Ireki menu nagusia

Gontzalo Ibañez Baztangoa

Ontzalu Ibañez Baztangoa XIII. mendeko Nafarroako handikia izan zen, errege-alfereza izan zena.

BiografiaAldatu

1243an Guardian zegoen Maltako Ordenak idatzitako gutunaren arabera. 1253 eta 1254 artean Tutera eta Monteagudoko itunen negoziaketetan parte hartu zuen. 1254an Iratxen benta bat fidantzan izan zuen. 1264an Guardiako eta 1269an Mendigorriko jauna izan zen. 1264an erregeari Mues hiribildua erosi zion. 1266an, Tibalt II.a Nafarroakoak zuzenduriko kanpainan, Baionako konkistan izan zen.

Henrike I.a gizena hil zenean, 1274ko abuztuaren 21ean, Erriberrin Gorteek gobernadore izateko hautagaien artean izan zen. Nabarreriako gerran Eustakio Beaumarchaiskoaren aurka eta, Gartzea Almoravitekin batera, Nabarreriatik ihes egin zuen hartua izan baino aurreko gauean. Hori zela eta, bere ondasunak konfiskatu zituzten. 1280an Filipe III.ak Teresa bere alabari horietako batzuk itzuli bazizkion ere, Ontzaluk Gaztelan bilatu zuen babesa. Bertan, 1280ko urriaren 7an testamentua eman eta urte batzuk bizi zen.

Ezkontza eta seme-alabakAldatu

Aldontza ezkondu eta zazpi seme-alaba izan zituzten:

BibliografiaAldatu