Antso Fernandez Monteagudokoa

Antso Fernandez Monteagudokoa XIII. mendeko Nafarroako handikia izan zen, Tibalt I.a eta Tibalt II.aren seneskala izan zena.

Antso Fernandez Monteagudokoa
Bizitza
Herrialdea Nafarroako Erresuma
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Biografia aldatu

Errioxako Legin gaztelua eta Rocaforteko jauna izan zen. Tibalt I.aren alaba zen Blanka Alfontso X.a Gaztelakoa izango zenarekin ezkontzeko negoziaketetan aritu zen enbaxadore, baita Tutera eta Ponz de Duyme seneskalaren arteko itunetan ere. Tibalt I.aren erreinaldian 1244 eta 1253 artean seneskal izan zen. Obanosko Infantzoien Biltzarrekiko bere jarrera kontraesankorra izan zen: 1281eko agiri batean batzuetan alde eta bestetan kontra zegoela esaten dute. Tibalt II.aren erreinaldian 1255era arte bera bakarrik eta gero Gartzia Almoraviten izen bereko aitarekin batera izan zen seneskala. 1253 eta 1254an Aragoiko koroarekin aliantza bat egin zuen. Xanpaindar batek ordezkatu zuen. 1256an Murillo el Frutoko jauna izan zen.

1259. urterako jadanik hilda zegoen, Comptos Ganberaren erregistroek ordainketa bere semeak jaso zutela esaten duelako. Bi seme izan zituen: Petri Antso Monteagudokoa eta Joanes Antso Cascantekoa.

Bibliografia aldatu