Pertseo Medusaren buruarekin

Benvenuto Cellini florentziarrak eginiko eskultura bat


Pertseo Medusaren buruarekinCelliniren Pertseo izenez ere ezaguna— brontzez egindako eskultura bat da, Benvenuto Cellini eskultoreak sortua. Eskultura manieristaren obra gorenenetariko bat da, eta Piazza della Signoriako estatua garrantzitsuenetako bat, Florentzian (Italian) kokatua.[1]

Pertseo Medusaren buruarekin
Jatorria
Sortzailea(k)Benvenuto Cellini
Sorrera-urteaXVI. mendea
IzenburuaPerseo con la testa di Medusa eta Perseus with the Head of Medusa (Perseus)
Mugimenduapizkundea
Ezaugarriak
Materiala(k)brontzea
Genero artistikoabiluzia
Deskribapena
Kokapena
LekuaLoggia dei Lanzi
BildumaLoggia dei Lanzi
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Toscana
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Florence
Italiako udalerriFlorentzia
Koordenatuak43°46′N 11°16′E / 43.77°N 11.26°E / 43.77; 11.26
Map
Pertseo Medusaren buruarekin, Piazza della Signoria, Florentzia.

Gaia: mitologia aldatu

Eskulturaren irudikapena Greziako mito batetik dator: Pertseo eta Medusaren mitotik, alegia. Polidectesek Pertseoren ama, Danae, liluratu nahi zuen; horretarako, Pertseo bistatik kendu behar zuen. Hori lortzeko, Polidectesek Pertseori azaldu zion Gorgonak munstro itsusiak zirela, batez ere Medusa izenekoa. Horri burua mozteko eskatu eta Pertseok kasu egin zion. Greziatik Siziliaraino joan zen, bertan bi maitagarrik hainbat objektu eman zizkioten: ispilu bat, Medusaren iruditik babestuko zuena; ezpata bat, bere burua mozteko; zaku bat, burua gordetzeko; hegodun sandalia batzuk, hegan egin ahal izateko; eta azkenik, kasko bat, ikusezin bihurtzeko. Medusa hil zuenean, bere odoletik Pegaso jaio zen, eta bere gainean hegan joan zen[2].

Materiala: brontzea aldatu

Eskultura honetan brontzea erabili da, argizari galduaren teknikarekin sortua, Benvenuto Celliniren eskutik. Brontzea naturan aurkitu ezin den metal bat da, aleazio batetik sortzen baita. Kobrea eta eztainuaren arteko aleazio bat izango da. Kantitate txikiagoetan material hauek ere aurki daitezke: zinka, aluminioa, antimonioa edo fosforoa.

Aleazio metaliko bat da, historiaurretik ezagutzen dena, "Brontze Aroa" deritzon garai bat ere badago. Izendapen hori eman izan zaio momentu horretan hasten direlako kobre eta eztainuaren arteko aleazioekin armak eta etxeko tresnak egiten, horiek kobrea bera baino gogorragoa baitziren. Korrosioek eta marruskadurek ere ez dute asko kaltetzen. Ekonomian bertan ere eragina izan zuen material honek, protagonismo handia izan zuelako txanponak fabrikatzerako orduan.

Kobrea lortzeko teknika bat erabiltzen zuten. Kobre minerala (orokorrean Kalkopirita edo malakita) eztainuarekin (kasierita) nahasten zuten ikatz begetalarekin sortutako labe batean. Errekuntzan sortutako karbono dioxidoak ( ) bi mineral hauek urtzen eta nahasten zituen aleazioa sortuz. [3]

Bestalde, propietate fisiko eta mekanikoak direla eta brontzearen aleazio asko burdina ( ) baino hobeak dira. Ez da hain hauskorra eta bere urtze-puntua baxuagoa da. Eroale onak dira: hau da, elektrizitatea garraiatzen dute. Ez dira beste metalak bezain zurrunak eta horregatik ez dute hainbeste bero metatzen.

Aleazio komunena kobrea % 89 eta eztainua % 11 da, eta urtze-puntua oso altua da beste metalenak bezala, 830 °C eta 1020 °C bitartekoa da.[4]

 
Argizari galduaren teknika

Teknika: argizari galdua aldatu

Cellinik eskultura egiteko argizari galduaren teknika erabili zuen, eta horretarako, hainbat zirriborro eta saio egin zituen, oraindik ere kontserbatzen direnak.

Argizari galduaren teknika prozedura eskultoriko bat da, oso antzinako tradizioa duena, K.a. III. mendetik erabiltzen baitira; metalezko eskulturak (oro har, brontzezkoak) erreproduzitzeko balio zuten gehienbat, molde baten bidez. Molde hau prototipo batekin sortzen da, askotariko materialekin lortzen dena: plastilina, egurra edota argizaria.[5]

Modelo bat egiten da buztinarekin eta gero silikonarekin molde bat egiten zaio. Horrek, zehaztasun guztiak ondo erreproduzitzea ahalbidetzen du. Moldea elkartzen da (bi aldeak egin ostean) eta argizaria botatzen zaio barruan. Modeloaren kopia lortzen da horrela. Horma batzuk sortzen dira (kutxa baten modukoak), eta objektua barruan sartzen da, ondoren igeltsuz betetzeko. Berotu eta argizaria urtzen da, kanporaka isuriz, eta beraz, bere forma barruan irudikaturik uzten du. Brontze urtua botatzen da barruan eta hozten uzten da. Jada hozten denean igeltsua kentzen zaio eta eskultura lortzen da.[6]

Teknika honetan bi egoera-aldaketa daude; alde batetik, solidotzea, eta beste alde batetik, likido egoerara igarotzea, hau da, urtzea.

Hau gertatzen da objektuak gero eta beroago egon, bere partikulak azkarrago mugitzen direlako. Solido bat berotuz gero, bere molekulak azkarrago mugituko dira, eta gero eta azkarrago mugitzen badira, espazio gehiago beharko dute mugitzeko. Hau dela eta solido-egoeratik likido-egoerara pasatzen da material bat, kasu honetan brontzea.[7]

Narriadurak: oxidazioa aldatu

Artelana brontzez egina dagoenez, narriadura jakin batzuk pairatuko ditu denboraren eta narriadura eragileen eraginez.

 
Patina berde kolorearekin

Brontzea denborarekin oxidatu egiten da. Patina (denborak uzten duen marka) berde moduko bat izaten du brontzea estaltzen, eta hau, ingurugiroko baldintzen ondorioz gertatzen da. Hezetasunak, tenperatura aldaketak, eta inguruko kutsadurak berak ere eragina izan dezake.

Brontzea lurrarekin edo urarekin estalita dagoen edo zenbat denbora daraman, horrek guztiak kolorean eragina izango du. Gehienetan kolore hauek har ditzake: urdina, berdea, zuria edo batzuetan gorria.[8]

Erreplika aldatu

Metropolitan Museum of Art salaren goiko aldean, balkoiaren erdigunean, marmolez egindako Pertseo Medusaren buruarekin eskultura bat dago, Antonio Canova eskultoreak egin zuen 1804. eta 1806. urteen artean. Artelan manieristarekin konparatuz, mantu bat du albo batean, besotik zintzilik, eta gorputz sendoagoa du. Adierazpen lasaia du aurpegian, Celliniren eskulturarekin alderatuz gero. Ezkerreko eskuan Pertseok Medusaren burua iletik eusten du, baina oraingoan, odolik gabe. Bestalde, eskuineko eskuan burua mozteko erabili zuen ezpata du.

2003an artelana eskultura eskaini zen galerietara eraman zuten, eta Museum of Arteko pieza izateari utzi zion. [9]

Erreferentziak aldatu

  1. Lacoste, Pablo. (2004). «El vino en la historia de Chile y el mundo: Un viaje desde los orígenes de la vid hasta el presente» Universum (Talca) 19 (2)  doi:10.4067/s0718-23762004000200012. ISSN 0718-2376. (Noiz kontsultatua: 2019-03-26).
  2. «“Por boca de los dioses” (la mitología rediviva en la región más enmascarada del Anáhuac)» Los disfraces (El Colegio de México): 60–74. 2000-01-01 ISBN 9789681209889. (Noiz kontsultatua: 2019-03-26).
  3. «Bronce» www.quimica.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
  4. (Gaztelaniaz) D’Aless, Manuel; ro. (2017-03-22). «Bronce | Características, propiedades, aleaciones, joyería, historia» Rocas y Minerales (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
  5. (Gaztelaniaz) «Bronce a la cera perdida» Amando Fundición de Arte 2016-11-04 (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
  6. MemorANDA. (2016-11-22). Técnica de fundición en bronce a la cera perdida. (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
  7. Ciencia para los restauradores : materiales, limpieza, adhesivos y recumbrimientos = science for restorers.. Archetype Publications 2012 ISBN 1904982689. PMC 790297468. (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
  8. «Técnicas de pátina para bronce - FUNDICIONES BOU ALICANTE - Fundicion artistica en bronce ALCOY - Fundicion de metal Alicante. Empresas y servicios relacionados con Fundicion de metal en Alicante. Fundicion metalica Alicante, Fundiciones metalicas» www.fundicionesbou.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
  9. Rebok, Sandra; Puig-Samper, Miguel Ángel. (2013). Alexander von Humboldt : traducción y edición de sus obras en España. Fundación Ignacio Larramendi (Noiz kontsultatua: 2019-04-16).

Kanpo estekak aldatu