Gilen I.a Eskoziakoa, Erdi Aroko Eskoziako gaeleraz Uilliam mac Eanric eta egungoan Uilleam mac Eanraig, ezizenez Eanraig, hots, "Lehoia" (Huntingdon, Huntingdonshire, Ingalaterra, c.1143 - Stirling, 1214ko abenduaren 4a) Eskoziako Erresumako erregea izan zen, garai hartan Alba erresuma izenaz ezagutzen zena. Eskoziako erregeen artean bigarren erregealdi luzeena izan zuen.

Gilen I.a Eskoziakoa

Eskoziako erregea

1165eko abenduaren 9a - 1214ko abenduaren 4a
Malcolm IV.a (Eskoziako erregea) - Alexandro II.a Eskoziakoa
Bizitza
JaiotzaHuntingdon, 1142 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Eskoziako Erresuma
HeriotzaStirlingeko gaztelua1214ko abenduaren 4a (71/72 urte)
Hobiratze lekuaArbroatheko abadia
Familia
AitaHenrike (Malcolm IV.aren aita)
AmaAda de Warenne
Ezkontidea(k)Ermengarde de Beaumont (en) Itzuli  (1186ko irailaren 5a (egutegi gregorianoa) -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaDunkeld etxea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak

Find a Grave: 9294527 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Dabid I.a errege handiaren biloba eta Malcolm IV.aren anaia zen eta hau 1165eko abenduaren 9an hil zenean erregetza eskuratu zuen. Malcolm erlijiotsua eta gorpuzkeraz ahula bazen, Gilen handia, indartsua eta borrokazalea izan zen. Lehoia ezizena ondoren jarri zioten, berea baita gaur egungo Eskoziako armarrian dagoen lehoi gorri tentearen irudia.

Dabid I.arengandik Northumbriako Earlaren titulua eskuratu zuen baina 1157an Henrike II.a Ingalaterrakoari eman behar izan zion. Horregatik errege bihurtu zenean sarritan egin zion gerra, baina hark Falaise-n garaitu zuen (1173), askatasuna ordaindu eta hari joputza aitortu behar izan zion (1174). Ingalaterrako armadaren kostua ordaindu behar izan zuen eta Eskoziako Eliza Ingalaterrakoaren azpian gelditu zen. Orduan baino ez zioten utzi Eskoziara itzultzen. Egoera honek hainbat matxinada sorrarazi zituen Eskozia barnean.

1189an Rikardo Lehoi-Bihotzek ituna bertan behera utzi zuen urrezko 10.000 markoren truke, hau gurutzadetarako diru bilketan ari baitzen, baina Ingalaterraren menpekotasuna mantendu zen.[1] 1194an 15.000 marko eskaini zituen Gilenek Northumbria bereganatzeko baina Rikardok ez zion eskaintza onartu.

Eskoziarren independentzia nahiak baziren ere Ingalaterrarekiko loturak ez ziren hautsi eta 1212an Gilen I.ak alaba nagusiak noble ingelesekin ezkonarazi zituen.

Erreferentziak aldatu


Aurrekoa
Malcolm IV.a Eskoziakoa
Eskoziako Erresumako erregea
11651214
Ondorengoa
Alexandro II.a Eskoziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gilen I.a Eskoziakoa