Qanat
Qanat bat (persieraz: قنات) malda txikiko lurrazpiko ubide bat da, akuifero edo putzu batetik ura eramateko eraikia, ureztatzeko edo edateko. Ur-hornidura sistema zahar bat da, oraindik leku askotan dabiltzanak, batez ere klima bero, lehor eta erdi-lehorretan. Qanat teknologia antzinako persiarrek garatu zuten, noizbait K.a. I. milurtekoan, eta gutxinaka jedatuz joan zen eki eta mendebalderantz[1][2][3][4][5][6], India eta Txinaraino, eta Maghreberaino. Akemenestar garaiko Ginabadeko qanatak, Iranen munduko zahar eta handienetakoak dira, K.a. 700 eta 500 artean eraikiak, eta oraindik erabilgarri daude.
2016an, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zituen persiar qanatak[7].
Persiar qanatak
aldatuPersiar qanatak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | iii, iv |
Erreferentzia | 1506 |
Kokalekua | Iran |
Eskualdea2 | Asia-Pazifikoa |
Izen ematea | 2016 (XL. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
XX. mende erdian, 50.000 qanat zeuden erabilgarri Iranen[8], horietako bakoitza tokiko erabiltzaileek agindua eta mantendua. Horietatik, 37.000 bakarrik gelditzen ziren erabilgarri 2015ean.
Qanat zahar eta handienetako bat Gonabad hirian dago eta nahiz-eta eraiki zenetik 2700 urte pasa, oraindik ere 40.000 biztanleri edateko eta ureztatzeko ura horitzen du. Putzu nagusia 360 m sakon da eta ubideak 44 km luze dira. Yazd, Khorasan eta Kerman probintziak oraindik ere qanat sistemaren menpe daude.
2016an, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zituen persiar qanatak, eta hamaika zerrendaratu zituen[9][10]:
- Qasebeh qanata, iparraldeko ordezkaria
- Baladeh qanata, ekialdeko ordezkaria
- Zartx qanata, erdialdeko ordezkaria
- Hasan Abad-e Moxir qanata, erdialdeko ordezkaria
- Ebrāhim Ābād qanata (Markazi probintzia), mendebaldeko ordezkaria
- Vazvān qanata (Isfahan probintzia) mendebaldeko ordezkaria
- Mozd Ābād qanata (Isfahan probintzia) mendebaldeko ordezkaria
- Ilargiaren qanata (Isfahan probintzia), mendebaldeko ordezkaria
- Gowhar-riz qanata (Kerman probintzia) hegoaldeko ordezkaria
- Jupār – Ghāsem Ābād qanata (Kerman probintzia), hegoaldeko probintzia
- Akbar Ābād qanata (Kerman probintzia) hegoaldeko ordezkaria
-
Qanat hau Fin lorategian azaleratzen da, "Salomonen iturria (Txeshmeh-e Soleiman") izenekoa, eta milaka urte omen ditu.
-
Kariz Gonabad, Iran
-
Gonabad qanata
Erreferentziak
aldatu- ↑ Wilson, Andrew]]. (2008). (PDF) Hydraulic Engineering and Water Supply. , 290–293 or. ISBN 978-0-19-973485-6..
- ↑ Goldsmith, Edward. The qanats of Iran ·. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-01-14).
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ Nikravesh, Ardakanian and Alemohammad, Institutional Capacity Development of Water Resources Management in Iran: [1]
- ↑ Unesco. Persiar qanatak. .
- ↑ Kheirabadi, Masoud. (1991). Iranian Cities: Formation and Developmen. University of Texas Press ISBN 0-292-78517-8..
- ↑ 2016.
- ↑ (PDF) Executive Summary: the Persian Qanat for inscription on the World Heritage List. UNESCO, 20 or..
Kanpo estekak
aldatu