Ireki menu nagusia

Periodo terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Periodo (argipena)»

Periodoa, geologian, garai geologikoen taulan erabiltzen den unitate geokronologiko bat da, denbora neurtzeko. Hainbat periodok, aroak osatzen dituzte eta periodoak garaietan banatzen dira. Gauer egun, guztira 22 periodo daude ofizialki onartuta garai geologikoen taulan, 12 Fanerozoikoan eta 10 Proterozoikoan. Esandako bi eonen artean, periodo guztiek ez dute iraupen berdina, adibidez, Fanerozoikoko periodoek 30-80 milioi urte irauten dute eta Proterozoikokoek 200 milioi urte irauten dute, datu gutxiago baitaude aipatutako eonean.

Garai geologikoen espirala, Eon Aro eta periodoak ageri dira, besteak beste.

Garai geologikoen taulan ageri diren periodoakAldatu

Jarraian dituzue gaur egun garai geologikoen taulan onartuak dauden periodoak. Esan beharra dago Eon Arkearrean eta Hadearrean ez dagoela momentuz periodorik informazio faltarengatik.

Eona Aroa Periodoa Hasiera

(milioi urte)

Fanerozoikoa Zenozoikoa Neogenoa 0.014
Paleogenoa 33.9
Mesozoikoa Kretazeoa 99.6
Jurasikoa 161.2
Triasikoa 228
Paleozoikoa Permiarra 260
Karboniferoa

(Pennsylvaniarra)

306
Karboniferoa

(Mississippiarra)

326
Devoniarra 385
Siluriarra 418
Ordoviziarra 460
Kanbriarra 501
Proterozoikoa Neoproterozoikoa Ediacararra 630
Cryogeniarra 850
Toniarra 1000
Mesoproterozoikoa Steniarra 1200
Ektasiarra 1400
Kalimmiarra 1600
Paleoproterozoikoa Statheriarra 1800
Orosiriarra 2050
Rhyaciarra 2300
Sideriarra 2500

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Periodo (geologia)  
  • [1]Euskal Herriko geologiari buruzko artikulua
  • [2]Lurraren adinaren inguruko informazioa