Garai (geologia)

Garaia, geologian, denbora neurtzeko erabiltzen den unitate geokronologiko formal bat da. Garai baten iraupenak, serie geologiko baten iraupena ere adierazten du. Hainbat garai geologikok periodo geologikoak osatzen dituzte, eta garai geologikoak edade geologikoetan banatzen dira.

Gaur egun, 38 garai geologiko daude ofizialki onartuta Fanerozoikoan. Aurrekanbriarrean, ezin izan da garairik ezarri, datu eta informazio faltarengatik. Garaien arteko bereizketak, normalean, garai batetik bestera dauden harrien kosnposizioarengatik zehazten dira. Garai bakoitzak, gutxi gorabehera, 13 eta 35 milioi urteko iraupena du.

Garai batzuen izena leku baten izenetik dator: Guadalupearra eta Lopingiarra adibidez. Beste batzuena, denbora horretan izan zen faunatik dator: Paleozenoa, Eozenoa, etab. Baina garai geologiko gehienen izena haien periodoaren barnean duten posizioari dagokio, adibidez, Jurasiko Berantiarra edota Jurasiko Goiztiarra.

Denbora neurtzeko erabiltzen diren unitateen taulaAldatu

Jarraian, geologian, Lurraren historia azaltzeko erabiltzen diren unitateen taula.

Geologian erabiltzen diren unitate geokronologiko

eta kronoestratigrafikoak

Geokronologikoak

(Denbora Neurtu)

Kronoestratigrafikoak

(Harroka motak sailkatu)

Eoia Eonotema
Aroa Eratema
Periodoa Sistema
Garaia Seriea
Edadea Pisua
Krona Kronozona

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu