Stanley Harvey Eisen (Manhattan, New York, 1952ko urtarrilaren 20a), Paul Stanley izenez hobeto ezagutua, hard rock gitarjole, abeslari, musikari, margolari eta musikagile amerikarra da, Kiss rock taldeko gitarra erritmikoa eta abeslari nagusia izateagatik ezaguna. Taldearen kantu ezagunenen konpositore edo ko-konpositorea da

Paul Stanley

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakStanley Bert Eisen
JaiotzaQueens1952ko urtarrilaren 20a (72 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaestatubatuar judua
Familia
Ezkontidea(k)Pamela Bowen (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaHigh School of Music & Art (en) Itzuli
Herman Ridder Junior High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, margolaria, disko-ekoizlea, abeslaria, gitarra-jotzailea, musikagilea, telebista-aktorea, zinema aktorea eta ahots-aktorea
KidetzaKiss
Wicked Lester (en) Itzuli
Izengoitia(k)The Starchild
Genero artistikoahard rock
Musika instrumentuagitarra
baxua
bateria
ahotsa
DiskoetxeaUniversal Music Group

paulstanley.com
IMDB: nm0822571 Rottentomatoes: celebrity/paul_stanley_2 IBDB: 84106
Facebook: PaulStanleyOfficial Twitter: PaulStanleyLive Instagram: paulstanleylive Souncloud: paul-stanley-official Spotify: 5W0GCoUUwU3SF6qpJanlug iTunes: 128936 Last fm: Paul+Stanley Musicbrainz: a2567452-7d11-45a7-98ff-1cbbc8ba0910 Songkick: 352575 Discogs: 275520 Allmusic: mn0000751623 Deezer: 16201 Edit the value on Wikidata

Karrera

aldatu

Kiss baino aurretik, Paul Stanley Rainbow izeneko banda lokal batean zegoen (ez nahasi Ritchie Blackmoreren Rainbow taldearekin) baita Uncle Joe eta Post War Baby Boom taldeetan. Gene Simmonsen lagun amankomun baten bitartez, Stanley Simmonsen Wicked Lester taldean sartu zan 1970. hamarkaldiaren hasieran. Taldeak diska bat grabatu zuten 1972an, baina 2010ra arte oraindik ez da ofizialki argitaratua izan (hala ere, kantu batzuk Kissen 2001eko box setean agertu dira). Laster Wicked Lester desegin zan eta Stanleyk eta Simmonsek New Yorkeko zenbait aldizkaritan iragarkiak jarri zituzten bateria eta gitarjolea aurkitzeko. Azkenean, Peter Criss eta Ace Frehley taldean sartu ziren eta Kiss izena jarri zioten taldeari. Kissek bere lehenengo diska atera zuten 1974ko otsailean, taldearen izen berberarekin.

 
The Starchild

Stanleyren pertsonaia Kiss taldean "Starchild" izan zen, bere eskuineko begian izar bat jarriz. Denbora tarte txiki baterako, Stanleyk bere makillajea aldatu zuen, "The Bandit" izatera pasatuz, "Lone Ranger" moduko maskara duen makillaje batekin. Makillaje hau 1973eko erdialdeko zenbait kontzertutan baino ez zuen erabili, gero orain hain ospetsua den "Starchild" makillajea erabiltzera itzuli zen. liburuan, Gene Simmonsek esaten du Stanley izan zala taldearen indar eragilea makillajerik gabeko 80. hamarkaldian, eta Simmons galduta zegoela bere Demon makillajea gabe, eta taldetik urrundu zela aktore bezala lan egiteko asmoarekin.


2006an, Stanley barriro hasi zuen Washburn Guitarsekin elkartea eta Washburn PS2000 gitarra erabiliz. Aurretik, lau gitarra pertsonalizatu izan zituen, Silvertoneren eskutik, Ibanez Iceman gitarra bere zehaztasunen arabera egokituz eta PS10 izena jarriz.

 
Paul Gasteizko Azkena Rock Festivalean

2007an ( Hit 'N Run Toureko amaierako kontzertua baino lehen, uztailaren 27an), Stanley hospitalizatua izan zen takikardia zuelako. Bere ausentzian, Kiss kontzertua eman zuen hirukote moduan lehen aldiz zenbait hamarkadetan. Aurretik, Kiss hirukote moduan agertu zen New York Cityko Studio 54an, 1982ko urtarrilaren 28an, satelite bidezko emanaldi internazional batean, Music from "The Elder"eko "I" kantua jotzen Festival della canzone italiana jaialdi italiarrerako, San Remo Festival izenez ere ezagutua; honen arrazoia "gaixotasun misteriotsu" batek jota Ace Frehley agertu ez izana izan zen. The July 27, 2007ko uztailaren 27ko kontzertua, Stanley galdu zuen lehen Kiss kontzertua izan zen, Kissen 34 urtetan.[1]

2007ko irailean, Stanleyk parte hartu zuen izar gonbidatu moduan bigarrengo aldiz New York Cityra joan zen Rock 'n Roll Fantasy Campean.

Stanley Kissekin jarraitzen du: KISS 2010 Hottest Show On Earth Tour (Sonic Boom Over Europe Tour biraren jarraipena) 2010eko urrian Guadalajaran, Mexico, amaitu zena. Badirudi diska berri bat grabatzeko asmoarekin daudela.

Bakarlari moduan

aldatu

Stanleyk gitxitan grabatu edo jo du Kissekin ez bada. 1987–88 urteetan, Stanleyk materiala idatzi eta grabatu zuen bakarreko diska bat egiteko, baina azkenean alde batera utzi zuen Kissen Smashes, Thrashes & Hits bilduma egiteko. Ofizialki inoiz argitaratu izan arren, "Don't Let Go" eta "When 2 Hearts Collide" bezalako abestiak bildumazaleen artean zabaldu dira. Grabazio horreetako abesti bat, "Time Traveler", Kissen 2001ko The Box Set bilduman agertu zen.

1989an klub bira labur bat egin zuen. Bira horretan Bob Kulick gitarjoleak eta etorkizunean Kisseko bateria izango zen Eric Singerek parte hartu zuten. Urte berean, Stanleyk bere ahotsa jarri zuen Wes Cravenen "Shocker" beldurrezko filmaren musikaren kantu nagusirako. Abestia Stanleyren aspaldiko laguntzaile zen Desmond Childek idatzi zuen, Jean Beauvoir eta Guy Mann-Dudekin batera. Kantua jo zuten taldea artista ospetsuez osotua zegoen, eta "The Dudes Of Wrath" izena jarri zioten. The Dudes Stanley and Child ahotsetan, Guy Mann-Dude eta Vivian Campbell (Def Leppard eta Dio) gitarretan,Rudy Sarzo (Quiet Riot, Ozzy Ozbourne, Whitesnake and Dio) baxuan eta Tommy Lee (Mötley Crüe) baterian osotzen zuten. Koruak Desmond Childek, Louis Merlinok, Alice Cooperen gitarjole Kane Robertsek eta Van Halenko Michael Anthonyk egin zituzten.

2005an, CD pirata bat zirkulatzen hasi zen People, Let Me Get This Off My Chest: The Very Best of Paul Stanley's On Stage Banter izenarekin. Zaleek egindako diska honek 70 kantu zituen non Stanleyren abestietarako zituen sarrera ospetsuak eta zuzeneko inprobisazioak agertzen ziren.[2]

Bere lehenengo bakarkako diska (solo album, Kissen bakarkako lau disken barruan) argitaratu zenetik hogeita zortzi urte eta gero, Stanleyk bere bigarren bakarkako album bat argitaratu zuen, Live to Win, 2006ko urriaren 24an. Diska honetako kantu nagusia, "Live to Win", South Parkeko "Make Love, Not Warcraft" kapituluan agertu zen. In October and November 2006ko urrian eta azaroan, Stanleyk antzoki bira bat egin zuen Live to Win lan berria aurkezteko. Bira honetako taldea CBSko Rock Star programako taldea izan zen. Taldea Paul Mirkovich (teklatuak), Jim McGorman (gitarra), Rafael Moreira (gitarra nagusia), Nate Morton (bateria), eta Sasha Krivtsov (baxua) osotzen zuten. 2007ko apirilean, Stanleyk birarekin jarraitu zuen Australiara joateko, Coolangattan, Wollongongen, Newcastlen, Sydneyn, Melbournen, Perthn eta Adelaiden kontzertuak emanez. Birako zati batzuk filmatuak izan ziren Paul Stanley: Live to Dream izeneko dokumentala egiteko, Chicagon oinarritutako Film Foetusen eskutik.[3] Chicagoko, IL, kontzertua filmatua izan zen eta 2008an argitaratua izan zen DVD eta deskarga digital modura One Live Kiss izenarekin.

2008an, Stanleyk dueto bat abestu zuen Sarah Brightmanekin, "I Will Be with You", bere Symphony albumerako.

Beste proiektuak

aldatu
 
Stanley bere San Diegoko erakusketa batean, 2007ko irailean

1999an, Stanley The Phantom of the Opera Torontoko ekoizpen batean protagonista izan zen, mamuaren papera eginez. Bertan lan egin zuen maiatzaren 25etik abuztuaren 1era arte, eta urte bereko irailaren 30etik urriaren 31ra arte.

Stanleyk 2005ean lehenengo aldiz jardun zuen margolari bezala, artelanak erakutsiz eta salduz.

Stanleyk Bostonen oinarritutako Click Five power pop taldeagaz kolaboratu zuen beraien "Angel To You (Devil To Me)" singlean.[4]

Bizitza personala

aldatu

Stanley Manhattanen, New York, jai zen eta gazte zelarik Queensera mugitu zen. Bere judua da. New York Cityko High School of Music & Arten ikasi zuen eta 1970ean graduatu zen.[5]

Stanleyk mikrotia dauka, bere belarriek deformazi txiki bat dute belarri-hegaletan.[6] AboutFace karitate erakundeko enbaxadorea da; erakunde honek aurpegiko desbardintasunak dutenentzako laguntza eta informazioa ematen du. Stanley hainbat ekintzetan parte hartu du eta laguntzak jasotzeko zenbait bideo egin ditu.

2001an, Stanleyren emaztea, Dallasekoa den Pamela Bowen, dibortzioa eskatu zion. Seme bat dute, Evan Shane Stanley, 1994ko ekainaren 6an jaioa. 2005ko azaroaren 19an, Paul Stanleyk bere aspaldiko neskalagun zen Erin Suttonegaz ezkondu zen Ritz-Carlton, Huntingtonen Pasadenan, Kalifornian. 2006ko irailaren 6an beraien lehenengo semea izan zuten, Colin Michael Stanley. Bikoteak bere bigarren semea izan zuen Los Angeles, Californian 2009ko urtarrilaren 28an, Sarah Brianna.[7]

Stanleyk aldaka ordezkatzeko bi ebakuntza egin ditu: lehenengoa "Rock the Nation Tour" biraren ondoren, 2004ko urrian, eta bigarrena urte bereko abenduan, lehenendo ebakuntzatik arazoak agertu baitziren. Etorkizunean hirugarren ebakuntza beharko zuela esan zuen. Stanleyk ezkerreko aldakan arazoak ditu 1970. urtetik emondako ehundaka kontzertuak direla eta.

Sariak

aldatu

Diskografia

aldatu
Artikulu nagusia: «Kiss musika taldearen diskografia»

Bakarkako lana

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Stanley