Studio 54 AEBetako New York hiriko Manhattan auzoko 54 kalean zegoen diskoteka ospetsu bat izan zen. 1977ko apirilaren 26ean ireki eta 1986ko martxoan itxiarazia izan zen. Bere garairik onena disco musikaren urrezko aroarekin batera eman zen, bai eta askatasun sexualaren garaiaren amaieraldearekin ere, hain zuzen ere, HIESaren agerpenak akitu zuena. Ondoren berrirekia izan zen, baina jada bestelako baldintza kulturak eta sozialetan. Diskotekan drogak ere borbor kontsumitu ohi ziren. Garaiko artista, aktore eta pertsonaia nabarmen eta ospetsuen festalekua izan zen.

Studio 54
Studio 54 logo.svg
54-ny.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Hiri global New York
BoroughManhattan
Koordenatuak40°45′52″N 73°59′02″W / 40.76436°N 73.98378°W / 40.76436; -73.9837840°45′52″N 73°59′02″W / 40.76436°N 73.98378°W / 40.76436; -73.98378
Historia eta erabilera
Irekiera1977
Inaugurazioa1927
JabeaRoundabout Theatre Company (en) Itzuli
Steve Rubell
Ian Schrager (en) Itzuli
Edukiera1.006
Arkitektura
ArkitektoaEugene De Rosa
Kontaktua
Helbidea254 West 54th Street, New-York
Webgune ofiziala

Garai batean CBS telebista katearen 50 Estudioaren eraikinean zegoen. Lokala saldu eta diskoteka ireki zenean, Studio 54 izena jaso zuen, kokatua zegoen kalearen zenbakia gehituz.

ZinemaAldatu

Kanpo estekakAldatu