Paul Gadenne

idazle frantziarra

Paul Gadenne (Armentières, Frantses Flandria, 1907ko apirilaren 4Kanbo, Lapurdi, 1956ko maiatzaren 1) Euskal Herriarekin lotura izan zuen frantsesezko idazlea izan zen.

Paul Gadenne
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPaul André Gadenne
JaiotzaArmentières1907ko apirilaren 4a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaKanbo1956ko maiatzaren 1a (49 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Familia
Ezkontidea(k)Yvonne Gadenne (en) Itzuli  (1945 -  1956)
Hezkuntza
HeziketaSaint-Jean de Passy (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Izengoitia(k)Jean Servière

Biografia aldatu

Lehen Mundu Gerragatik Armentières herritik alde egin beharrean, Gadenne familiak Boulogne-sur-Merrera jo zuen Parisen plantatu baino lehen. Paulek ikasketak Parisen egin zituen 1918tik aurrera; Louis-le-Grand lizeoan Thierry Maulnier, Robert Brasillach eta Maurice Bardècheren ikaskidea izan zen. Goi mailako ikasketak Parisko Unibertsitateko Letretako Fakultatean egin zituen; diploma Prousti buruzko lan batekin lortu zuen. Irakasle lanean 1932an estreinatu zen, Elbeufen (Normandia).

1933an tuberkulosiak bere irakasle-ibilbidea moztu zion; horregatik zenbait hilabete Praz-Coutant erietxean pasatu zituen, Savoiako Sallanches herrian.

Bere lehen eleberria, Siloé (1941), neurri batean autobiografikoa da, erietxeko egunez eta hausnarketez ari delako. La Rue profonde (1948) eta L'Avenue (1949) lanetan olerkaria den pertsonaia baten bidez sorkuntza artistikoaren misterioa jorratu zuen. Topaketa, banaketa eta errua Bigarren Mundu Gerraren eta naziekiko kolaborazioaren testuinguruan ere landu zituen gaiak izan ziren, La Plage de Scheveningen (1952) lanean adibidez.

Kanbon hil zen 49 urterekin, tuberkulosiaren eraginez.

Lanak aldatu

Eleberriak aldatu

Bestelakoa aldatu

  • Baleine, Actes Sud, 1982
  • Scènes dans le château, Actes Sud, 1986
  • Poèmes, Actes Sud, 1983
  • Michel Kohlaas (antzezlana)
  • À propos du roman (saiakera), Actes Sud, 1983
  • Carnets
  • Une grandeur impossible (kronikak), Finitude, 2004

Euskal Herriaz aldatu

Kanbon hil eta Lapurdin zenbait urtez bizi izateaz gain Gadennek bere lan garrantzitsuenetakoa den Gaineko kartielak[1] edo Les Hauts-Quartiers (Seuil, 1973) eleberrian Baionako burgesiaren erretratua eskaintzen du, bereziki kulturarekiko zukeen ardurarik eza eta itxikeria azpimarratu zituelarik.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindian sartze-mintzaldia: Baionan, Xarles Bidegain, Euskera 2010, 55, 3. 1.096.or.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu