Pandora Papers
Pandora Papers (euskaraz «Pandoraren Paperak») mundu mailan egin den kazetaritza ikerketa erraldoi baten ondorioz filtratu diren 11,9 milioi dokumentu dira. Herrialde desberdinetako kazetariekin batera International Consortium of Investigative Journalists erakundeak koordinatu du ikerketa. Informazioak 2021eko urriaren 2an iragarri ziren eta hurrengo egunean hasi ziren plazaratzen. ICIJ erakundearen arabera hau izan da finantzia munduko dokumentuen filtrazio handiena. Txosten honen aurrekaria Panama Papers izenekoak izan ziren. Hurrenez hurren, Pandora Papersen bidez 11,9 milioi dokumentu filtratu dira (2,94 terabytes) eta Panama Papersen 11,5 milioi izan ziren (2,6 terabytes).
Datuak | |
---|---|
Data | 2021eko urriaren 2a |
Afera | 11,9 milioi agirien argitalpena (2,94 terabyte) |
Argitaratzaileak | International Consortium of Investigative Journalists |
Ikerketaren datuakAldatu
Jakinarazi dutenez, agirietan azaltzen dira, besteak beste, 330 politikari eta kargudun publiko baino gehiago eta munduko aberatsenen Forbes zerrendako 133 pertsona. 1971 eta 2018 artean sortutako 27.000 konpainia baino gehiago dira auzian inplikatuak. Ia 30.000 onuradun dira horietan. Zerga iruzurraren gaineko ikerketak ia bi urte iraun du, eta 11,9 milioi artxibo baino gehiago aztertu dituzte: dokumentu idatziak, kalkulu orriak, posta elektronikoak eta irudiak. ICIJ kazetari elkarteak koordinaturik, munduko 117 herrialdetako 600 kazetarik baino gehiago hartu dute parte ikerketan. Besteak beste, ikerketan hedabide hauek izan dira, Le Monde, The Guardian, The Washington Post, L'Espresso, La Nación eta El País. Auzian inplikatuak diren dirudunen izenak jakinarazteko garaian, ikerketan parte hartu duen hedabide bakoitzari bere herrialdekoak diren pertsonen datuak ematen zaizkio.[1]
Inplikatutako zerbitzu-emaileakAldatu
Zabaldutako artxiboak 14 Offshore konpainietatik filtratu dira. Enpresa hauek paradisu fiskalek zerga gutxiago ordaintzeko eskaintzen duten aukera aprobetxatu egiten dute, jabetza norena den ezkutatzeko aukera. Horretarako ezkutuko gezurrezko konpainiak sortzen laguntzen diete iruzugileei.
Enpresa | Dokumentuak | Garaia | Lekua | Sortutako urtea |
---|---|---|---|---|
All About Offshore Limited | 270 328 | 2002–2019 | Txantiloi:Herrialde info Seychelles Seychelles | 2007 |
Alemán, Cordero, Galindo & Lee | 2 185 783 | 1970–2019 | Panama Panama | 1985 |
Alpha Consulting Limited | 823 305 | 1996–2020 | Txantiloi:Herrialde info Seychelles Seychelles | 2008 |
Asiaciti Trust Asia Limited | 1 800 650 | 1996–2019 | Hong Kong Hong Kong | 1978 |
CCS Trust Limited | 149 378 | 2001–2017 | Belize Belize | 2005 |
CIL Trust International | 459 476 | 1996–2019 | Belize Belize | 1994 |
Commence Overseas Limited | 8661 | 2004–2017 | Txantiloi:Herrialde info British Virgin Islands.svg Birjina britainiar uharteak | 1992 |
Demetrios A. Demetriades LLC | 469 184 | 1993–2021 | Zipre Zipre | 1966 |
Fidelity Corporate Services Limited | 213 733 | 1998–2019 | Txantiloi:Herrialde info Birjina britainiar uharteak Birjina britainiar uharteak | 2005 |
Glenn D. Godfrey and Company LLP | 189 907 | 1980–2019 | Belize Belize | 2003 |
Il Shin | 1 575 840 | 1996–2020 | Hong Kong Hong Kong | 2004 |
Overseas Management Company Inc | 190 477 | 1997–2020 | Panama Panama | 1961 |
SFM Corporate Services | 191 623 | 2000–2019 | Suitza Suitza | 2006 |
Trident Trust Company Limited | 3 375 331 | 1970–2019 | Txantiloi:Herrialde info Birjina Britainiar Uharteak Birjina Britainiar Uharteak | 1986 |
Inplikatutako ospetsu batzukAldatu
Arlo guztietako izenak pilatzen dira paperetan:
PolitikariakAldatu
Munde mailako 35 buru. Esaterako:[2]
- Abdullah II.a Jordaniakoa
- Andrej Babiš, 2017tik Txekiako Lehen Ministroa
- Sebastián Piñera, Txileko Presidentea
- Guillermo Lasso, Ekuadoreko Presidentea
- Enrique Peña Nieto, Mexikoko Presidente ohia
AbeslariakAldatu
KirolariakAldatu
AktoreakAldatu
IdazleakAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ https://www.berria.eus/albisteak/204073/munduko-ehunka-dirudunen-zerga-iruzurrak-azaleratu-dituzte.htm
- ↑ https://www.clarin.com/mundo/-pandora-papers-nueva-investigacion-revela-14-lideres-mundiales-escondieron-fortuna-paraisos-fiscales_0_XQ5KEwt3F.html
- ↑ https://www.lavanguardia.com/deportes/futbol/20211003/7765171/guardiola-fraude-fiscal-papeles-pandora-city-amnistia-fiscal.html
- ↑ https://www.eldiario.es/economia/shakira-bernie-ecclestone-pasando-vargas-llosa-elton-john-famosos-sociedades-paraisos-fiscales_1_8366671.html