Datu-multzo
Estatistikan, datu multzoa datu bilduma bat da, erregistrotzat edukitzeko edo datuen beraien azterketa sakonagoa egiteko, datu multzo barneko erregulartasunak eta joerak antzematearren, datuek erakusten duten aldakortasunaren gainetik estatistika erabiliz. Datu multzoak erabilgarriak izan daitezen, kalkuluak eta azterketak behar bezala egiteko, modu ordenatu batean azaldu behar dira. Datu multzoak azaltzeko ohizko modu bat lagin elementuak lerroetan jartzea, elementu hauen gainean jasotako aldagai ezberdinen balioak zutabetan jarri behar direlarik, kalkulu orri batean gelaxkak azaltzen diren bezalaxe.
Datu multzotik bertatik informazio adierazgarria atera nahi bada, datu kopurua oso handia denean batik bat, komeni da datu multzoa taularatzea datu taula delako batean biltzea.
Adibide bat
aldatuOndorengo taulan datu multzo bat azaltzen da: lerroetan lagin elementuak diren pertsonak azaltzen dira eta zutabeetan pertsona hauen gainean jasotako aldagaiak: altuera (zentimetrotan), pisua (kilotan), lehenengo aldi batean 100 metro korrikan egiteko behar izan duten denbora (segundotan), minutu bat pasa ondoren bigarren aldi batean 100 metro korrikan egiteko behar izan duten denbora (segundotan) eta sexua.
Altuera | Pisua | Denbora(1) | Denbora(2) | Sexua |
---|---|---|---|---|
167 | 72 | 34 | 42 | gizon |
160 | 52 | 40 | 44 | emakume |
164 | 56 | 46 | 48 | emakume |
174 | 80 | 32 | 36 | gizon |