Panaeolus acuminatus Bolbitiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Efektu psikotropikoak eragiten dituen sindrome haluzinogenoa sortzen du.

Panaeolus acuminatus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaBolbitiaceae
GeneroaPanaeolus
Espeziea Panaeolus acuminatus
Quél., 1872
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa sabeldua da
 
hanka biluzik dago
 
espora beltzak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Agaricus acuminatus, Agaricus caliginosus, Panaeolus rickenii, Stropharia acuminata.

Deskribapena aldatu

Kapela: Txikia, 1 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, koniko-kanpai itxurakotik ganbilera, hauskorra. Kapelaren azala lehorra, leuna, distiratsua, ertz higrofanoa, pixka bat ildaskatua gardentasunagatik, arre ilun kolorekoa (arre-okre antzeko kolorekoa eguraldi lehorrarekin), arre-gorrixka koloretik arre-beltzaxkara zahartzen denean, ilunagoa erdialdean. Ertz fina, errezel partzialaren hondarrekin.

Orriak: Zabalak, itsatsiak eta beheranzkoak, grisak. jaspeztatuak, gris-marroi kolorekoak (belztu egiten dira zahartzean), ertza flokositate zuri sotilarekin.

Hanka: Eraztun gabea, oso luzea (8 eta 12 cm bitarteko luzerakoa, 4 bider kapelarena) eta oso mehea (1-2), zilindrikoa, oinarria loditua, elastikoa, barnehutsa, matea, kapelaren antzeko marroi kolorekoa, heltzean edo ukitzean oinarria ilundu egiten zaio, hondo arre kolorekoaren gainean pruina zuriarekin.

Haragia: Urria, urtsua, arre kolorekoa. Usain fungiko ahularekin eta zapore melekarekin. Espora-jalkina beltza edo more kolorekoa.[2]

Etimologia: Panaeolus terminoa, grezieratik dator "panaiolos" hitzetik, "pas pasa pan" = dena, eta "aiolos" = hainbat koloretakoak. Acuminatus epitetoa, zorrotz esan nahi duen "acuo acuare" hitzetik.

Toxikotasuna aldatu

Toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Panaeolus rickenii aldaerak oin laburragoa du, kapela parabolikoa eta erdi itotako titi nabarmen bat. Panaeolus fimicola delakoak espora txikiagoak ditu eta Panaeolus papilionaceus espezieak berriz handiagoak.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian eta udan. Ondo ongarritutako edo aberatsak diren larreetan, lurzoru fresko eta hezeetako belarretan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Kolonbia, Brasil, Argentina, Txile, Islandia, Europa, Errusia, Kirgizistan, Pakistan, Himalaiako eremua, Australia, Zeelanda Berria.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 264 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Panaeolus acuminatus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu