Panaeolus rickenii edo Panaeolus acuminatus var. rickenii Bolbitiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Beste Panaeolus batzuk bezala, toxikoa den susmoa dago. Gainera, haragi gutxi du eta simaurretan hazten da, erabat baztergarria da.

Panaeolus rickenii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaBolbitiaceae
GeneroaPanaeolus
Espeziea Panaeolus rickenii
Hora, 1960

Deskribapena

aldatu

Kapela: Higrofanoa, 1,5 eta 2,5 cm bitarteko diametrokoa, koniko-kanpai itxurakoa azkenera arte. Kolorea: arre-gorrixka, arre-beltzaxka, arre-txokolate kolorea, batzuetan erreflexu berdexkekin. Hezetasunean, pixka bat ildaskatua izaten du ertza.

Orriak: Estu, hasieran grisaxkak, gero beltzaxkak, jaspeztatuak, ertz zurixkarekin.

Hanka: Tentea, luzea, 13 mm artekoa, pruina zurixka barez estalia dago, eta haren azpian kolore arre-gorri-beltzaxka bat hautematen da.

Haragia: Gutxi. Usaingabea.[2]

Etimologia: Panaeolus terminoa, grezieratik dator, "panaiolos" hitzetik, "pas pasa pan" = dena, eta "aiólos" = hainbat koloretakoak. Rickeni epitetoa pertsona izenetik dator, Adalbert Ricken mikologoaren omenez

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Panaeolus subbalteatus delakoarekin nahas daiteke, honek kapela hemisferikoa du, inoiz ez kanpai-formakoa, eta orrien ertza, kolore berekoa.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean. Belardietan edo eremu belartsuetan eta itzaltsuetan; azienda gorotz asko dagoen lekuetan.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Ipar Amerika, Europa, Australia.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 382 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 87 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 264 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

aldatu