Independentzia mendigunea

Independentzia mendigunea edo Qullai Istiqlol (tajikeraz Қуллаи Истиқлол), 6.974 metroko garaierarekin Pamir mendietako laugarren mendirik garaiena da, Tajikistango Badakhxan Garaiko Probintzia Autonomoaren erdialde inguruan dagoena, Yazgulem ibaiaren iturrian.

Independentzia mendigunea
Datu orokorrak
Garaiera6.940 m
Prominentzia2.402 m
Geografia
Koordenatuak38°30′40″N 72°21′15″E / 38.5111°N 72.3542°E / 38.5111; 72.354238°30′40″N 72°21′15″E / 38.5111°N 72.3542°E / 38.5111; 72.3542
MendikateaYazgulem Range (en) Itzuli
Estatu burujabe Tajikistan
Region of TajikistanBadakhxan Garaiko Probintzia Autonomoa
Mendizaletasuna
Lehen igoera1954

Ezaugarri orokorrakAldatu

Mendia izotzez eta elurrez estalitako hiru tontorrez osatua dago, eta bere ipar-mendebaldeko aurpegia Fedchenko glaziarraren iturria da. Mendiaren jatorrizko izena Dreispitz izan zen, lehen aldiz 1928an igo zuen baina baldintza klimatiko kaxkarrengatik eta igoerak zituen arriskuengatik tontorreraino iristerik izan ez zuen germano-errusiar taldearen omenez. Bere tontorrera, lehen aldiz, A. Ugarovek zuzendutako talde bat iritsi zen, 1954an.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren Iraultza Mendia bezala berrizendatua izan zen. 2006an bere egungo izena jaso zuen.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Tajikistango geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.