Paderneko eliza (Melgaço)
Paderneko eliza Paderne freguesian dago, Melgaço udalerrian, Viana do Castelo barrutian, Portugalen.
Paderneko eliza (Melgaço) | |
---|---|
Convento de Paderne | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Portugalgo barrutia | Viana do Castelo |
Portugalgo udalerria | Melgaço |
Freguesia | Paderne |
Koordenatuak | 42°05′23″N 8°16′27″W / 42.0896°N 8.2741°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Elizbarrutia | Viana do Casteloko elizbarrutia |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Ondarea | |
Monumentu Nazional gisa sailkatuta dago 1910eko ekainaren 23az geroztik.
Historia aldatu
Elizaren eraikuntza 1248an hasi zuten, aurretik han zegoen monasterio bateko buruak aginduta.
XVII eta XVIII. mendeetan berritze lanak egin zizkioten, leihoak, aldareak eta barruko estalkiak ere aldatu zituzten.
2021ean eraikina birgaitzen hasi ziren, 1.053.390,50 euroko inbertsioarekin. Eraikinak kontserbazio arazo larriak zituen, aireztapena eta drainatze sistema zaharkituak dituelako, eta ura eliza barrura sartzea zelako.
Ezaugarriak aldatu
Gurutze latindar oinplanoa du, erromanikoa. Fatxada nagusi bat du. Atariak kapitel txikiak ditu eta loreekin eta landareekin apaindua dago. Hauek estilo gotikoan egindako berrikuntza batean gehitu zitzaizkion.
Transeptuaren iparraldeko besoan dimentsio handiko beste atari bat dago.
Galeria aldatu
-
Fatxada nagusia
-
Atariko landare dekorazioak
-
Barrualdea
Kanpo estekak aldatu
- Portugalgo ondarearen katalogoa: http://www.monumentos.gov.pt/Site/APP_PagesUser/SIPA.aspx?id=3617
- Portugalgo turismo orrialdea: https://www.visitportugal.com/pt-pt/NR/exeres/3CB36125-E407-4FD5-B1EB-31989C0D6BCF
- Megalço udalerriko orrialdea: https://www.cm-melgaco.pt/visitar/o-que-fazer/pontos-de-interesse/igreja-convento-de-paderne/#toggle-id-1