Freguesia Portugalen eta portugesa hizkuntza duten herrialdetan, esaterako Brasilen, administratiboki unitate txikiena da, udaletxea edo concelho baino txikiago. Berez, kontzeptuak jatorri erlijiosoa du zeren eta parrokia edo eliztarrak adierazten du, baina gaur egun, kasuen arabera, ‘parrokia’, ‘pedanía’, ‘barrutia’ edo ‘auzoa’ izan daiteke. Adibidez, Lisboa hiria 24 freguesia ditu.[1]

Lisboaren freguesiak.

Portugalen aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Portugalgo lurralde antolaketa»

Portugalen 3 091 freguesia daude, 2013ko datuen arabera. Izan daitezke oso txikiak, hektarea gutxi batzukin, edo handiak, 100 km² edo gehiago. Biztanleriaren aldetik ere oso desberdinak dira: biztanle gutxi batzuk edo milaka biztanlekin. Freguesiak sortzeko proposamena udalen eskuetan dago; hauek Errepublikako Asanbladan aurkezten dute proposamena, beti legeak jarritako irizpideak betetzen badituzte. Freguesia gehiago zuen udala, 2013an, Barcelos zen, 61 freguesiekin.

Udal guztiek freguesia bat dute gutxienez; azken kasu horretan udala eta freguesia bat datoz. Salbuespen bakarra Vila Nova do Corvo da, Azore uhartetan non bertako autonomiaren legearen arabera unitate hori ez dago.

Freguesiaren batzarra aldatu

Freguesien erakunde exekutiboa freguesiaren batzarra da. Batzarraren partaideak freguesiaren asanbladek aureratzen dituzte, presidentea izan ezik: presidentea bozka gehiago bildu zituen zerrendaren burua da (Presidente da Junta de Freguesia). Assembleia de Freguesia edo asanblada bozken arabera antolatzen da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu