Arriasgoiti
Arriasgoiti Nafarroako ibar eta udalerri-ohi bat da, Lizoainibar eta Erroibar eskualdeen artean, Zangozako merindadean. Gaur egun Lizoainibar-Arriasgoiti izeneko udalerriaren barruan kokatuta dago.
Erro ibaiak iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du; ekialdean Labiako mendilerroak ixten du ibarra, mendebaldean Lakarri mendiak, besteak beste.
HerriakAldatu
Hauexek dira Arriasgoitiko kide ziren herrixka eta bestelako guneak: Aginaga (jaurerri hustua), Biorreta (hustua), Galdurotz (hustuta geratu zen baina egun biztanle batzuk ditu), Ilotz (hustua), Urritzelki, Zalba, Zaldaitz (hustua) eta Zuntzarren (udalburua zena).
Herritarrei "arriasgoitiar" deitzen zaie.
Udalerri-fusioaAldatu
1943 arte aipatu herriek udalerria osatu zuten; hamarkada horietan suertatutako despopulazio izugarriak bultzatuta, ibarra oso biztanle gutxirekin geratu zen eta azkenean desagertu egin zen; beraz ikuspegi batetik fusiotzat jo daiteke gertatutakoa, bestetik Lizoainibarrek Arriasgoiti anexionatu zuela ere interpreta daiteke.
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |