Pablo Mosquera
Pablo Alejandro Mosquera Mata (Lugo, Lugoko probintzia, 1947ko ekainaren 29a) espainiar mediku eta politikari bat da.
1975ean Madrilgo Complutense Unibertsitatean Medikuntzan lizentziatu zen. Madrilen eta Bartzelona hiriko Vall d'Hebrongo Unibertsitate Ospitalean jardun zuen.
1976an Txagorritxu Ospitalean postua lortu zuen eta Gasteizen bizitzen jarri zen. Alianza Popular espainiar eskuindar alderdiaren kide egin eta alderdi horrekin 1984ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetara aurkeztu zen. 1989an Unidad Alavesa alderdiaren sortzaileetako bat izan zen.
1999an Alderdi Popularrarekin burututako akordio baten ondorioz Arabako Foru Aldundiko Gazteria eta Kirol Saileko ahaldun bilakatu zen.
2002an bere kargu politiko guztiak laga eta Gasteiztik aldegitea erabaki zuen, Lugoko probintziako Burela udalerriko ospitalearen kudeaketaren arduradun izateko. Haren aldegitearekin batera, Unidad Alavesa alderdiaren gainbehera eta 2005eko desegitea etorri ziren.
Kanpo estekak
aldatu