Koronabirus

coronaviridae familiako RNA birusen azpifamilia, ugaztun eta hegaztietan arnasbide eta hesteetako hainbat gaixotasun eragiten dituena
Orthocoronavirinae» orritik birbideratua)
COVID-19 pandemia

• Birus espezieen multzoa: Koronabirus • Birusa: SARS-CoV-2 • Gaixotasuna: COVID-19
• Pandemiari buruzko informazioa: COVID-19 pandemia • Euskal Herrian: COVID-19 pandemia Euskal HerrianZerrenda:COVID-19 gaixotasunaren ondorioz hildakoak
Adi! Wikipediak ez du aholku medikurik ematen. Arazoren bat izanez gero, deitu zure osasun zentrora

Artikulu hau birus familiari buruzkoa da buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Koronabirus (argipena)».

Koronabirusa birus espezieen multzo bat da, ugaztunetan eta hegaztietan gaixotasunak sortzen dituena[1][2]. Besteak beste, gastroenteritisak eragiten dituzte behi eta txerrietan, eta arnas-aparatuko gaixotasunak oiloetan eta gizakietan. Gizakien kasuan, kasu gehienetan gaixotasuna arina izaten da, baina koronabirus gutxi batzuek kasu larriak sor ditzakete eta heriotza eragin. Ez dago koronabirusek sortutako gaixotasunen aurka egiteko txertorik edo droga antibiralik, eta gaixoei aplikatzen zaien tratamendua sintomak arintzea izan ohi da.

Koronabirus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaOrthornavirae
FilumaPisuviricota
KlaseaPisoniviricetes
OrdenaNidovirales
FamiliaCoronaviridae
Generoa Coronavirus
[[|]]
Azpibanaketa

2020an zazpi koronabirus mota nagusi ezagutzen dira, eta 39 espezie. Horietako hiru birulentzia handiko patogenoak dira.[3] Koronabirusak Orthocoronavirinae subfamiliako kide dira (Coronaviridae familia, Nidovirales ordena).[4] Koronabirusek bilkin birala, zentzu positibodun hari bakarreko ARN genoma eta simetria helikoidaleko kapsida dute. Haien tamaina genomikoa 26 eta 32 kilobase artekoa da, ARN birusen artean luzeena. Koronabirusen izena "koroa" esan nahi duen latineko corona hitzetik dator; izan ere, birioien itxura, mikroskopio elektronikoarekin behatuta, koroa batena da, birioiak ertzean dituen erraboil itxurako irtenuneen eraginez.

2020ko urtarrilean, COVID-19 indar handiz zabaldu zen Wuhaneko sorburutik Txinara eta mundu osora, ondorio sanitario, sozial, ekonomiko eta politiko larriak eraginez. Martxoaren 11rako, MOEk pandemia izendatu zuen.


Historia aldatu

Erregistroak aldatu

Koronabirusak 1960ko hamarkadan aurkitu ziren. Lehenak oiloetan (hegaztien bronkitis infekziosoaren birusa) eta gizakian (hotzeria eragiten duten 229E giza koronabirusa eta OC43 giza koronabirusa) aurkitu ziren.[5] Ordutik, multzo bereko beste hainbat birus aurkitu dira: XXI. mendean, 2002an SARS-CoV eta 2012an MERS-CoV deiturikoak, besteak beste. Lehena Txinan zabaldu zen 2003-2004an, 8.000 pertsona baino gehiagori eraginez, baita 800 hildako ere, % 10eko heriotza tasaz. Sortutako gaitzari arnas sindrome akutu larria deitu zitzaion.[6]

NL63 giza koronabirusa 2004an agertu zen, eta HKU1 giza koronabirusa 2005ean. MERS-CoV-ek 2012an izan zuen agerraldia, eta Saudi Arabian atzeman zen. Gameluek eramaten dute batez ere, eta gero gizakira transmititzen dira. Birus horrek % 35ko heriotza tasa bide du. Pneumonia larria sortzen du (Ekialde Hurbileko arnas sindromea ere deitzen zaio).[6]

2020ko mundu krisia aldatu

2019ko azken egunetan, koronabirusaren agerraldi bat detektatu zen Txinako Wuhan hirian, animalia itsaski eta animalia basatien bertako merkatu batean hainbat pertsona kutsatu zirenean, dirudienez saguzarretatik hartuta;[7] denek antzeko sintomak zituzten: arnasbideen ondoeza, pneumonia itxuraz. Aldiz, birus berri bat detektatu zuten kasu horietan, eta 2019-nCoV izena jarri. Birusa Txinan zabaltzen hasi zen Wuhanetik kanpora, baita kasu bakanak agertu ere munduko beste herrialde batzuetan, hala nola Frantzia, Hego Korea, Japonia, Australia, eta abar, Txinatik joandako pertsonek eramanda. 2000 20ko urtarrilaren 28rako, 2.000 gaixo zeuden, eta 60 hildako.[6]

Otsailaren 22rako, birusak jauzia emana zuen Italia iparraldera, 2 hildako eraginez, eta kutsatutako 28 pertsona identifikatuta. Une horretan, agintariek eskualde horietako 10 herri bakartu zituzten.[8] Martxoaren 4an, Italiako gobernuak iragarri zuen iparraldeko ikastetxe eta unibertsitate guztiak itxiaraziko zituela martxoaren 15 arte.[9] Hurrengo egunean, berriz, birusa heldua zen Euskal Herrira, Araban kokatuz erdigunea, 23 pertsona kutsatuta zeudela.[10] Birusaren eragina laster zabaldu zen, eta Hego Euskal Herrian alarma egoera iragarri zen martxoaren 14rako. Kataluniak eta Poloniak mugak itxi zituzten martxoaren 13rako, baita Danimarkak asmo hori adierazi ere.[11] Martxoaren 11n, MOEk pandemia izendatu zuen koronabirusa, aurreko bi asteetan birusak erasandakoen kasuak 13 halako hazi ondoren.[12]

Hurrengo egunean, Donald Trump AEBko presidenteak iragarri zuen 30 egunez mugatuko zituela Europatik herrialde horretara heldutako hegaldiak, salbu eta Erresuma Batu eta Irlandatik abiatutakoak, pertsona eta salgaientzako neurria,[13] gero pertsonei bakarrik eragiten ziela argitu bazuen ere.[14] Hil bereko 13an, Nazio Batuek pandemiaren erdigune deklaratu zuten Europa.[15] Hurrengo egunean, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak alarma egoera, konfinamendua eta estatu eskumen guztien zentralizazioa agindu zuen, martxoaren 15ean 00:00etan indarrean sartzekoa.[16][17] Frantzian, Emmanuel Macron lehen ministroak ixteko agindua ezarri zien ezinbestekoak ez ziren toki publikoei; guztiagatik ere, udal hauteskundeak egin ziren,[18] Ipar Euskal Herria tartean.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Kareaga, Iñaki. «Koronabirusaren oinarrizko lexikoa plazaratu du Euskaltzaindiak» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  2. «ZT Hiztegi Berria: "koronabirus"» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  3. Isabel Sola Gurpegui: como mínimo se requieren 18-24 meses para lograr una vacuna segura y eficaz contra este coronavirus Noticias de Navarra, 2020-02-19an
  4. de Groot RJ, Baker SC, Baric R, Enjuanes L, Gorbalenya AE, Holmes KV, Perlman S, Poon L, Rottier PJ, Talbot PJ, Woo PC, Ziebuhr J; Susan Baker (virologist). (2011). Ninth Report of the International Committee on Taxonomy of Viruses. 806–828 or. ISBN 978-0-12-384684-6..
  5. Geller C, Varbanov M, Duval RE. (2012ko azaroa). «Human coronaviruses: insights into environmental resistance and its influence on the development of new antiseptic strategies» Viruses (11): 3044–3068.  doi:10.3390/v4113044. PMID 23202515..
  6. a b c Basaras, Miren. (2020). Txinako koronabirusa, aurtengo lehenengo birus berria. .
  7. Otamendi, Gorka Berasategi. «Kutsatze azkar baten kronika» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  8. Berria. «Italian dagoeneko bi pertsona hil ditu Covid-19 birusak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  9. Urdalleta Lete, Irati. «Italia osoko ikastetxeak eta unibertsitateak itxiko dituzte koronabirusarengatik» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  10. Iraola, Arantxa; Urdalleta Lete, Irati. «Koronabirusa eta pneumonia zituen 82 urteko gizon bat hil da Bizkaian» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  11. Berria. «Alarma egoeran izango da bihartik Hego Euskal Herria» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  12. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-03-11). «La OMS declara que el coronavirus se ha convertido en una pandemia» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  13. «Europatik AEBra doazen hegaldiak mugatuko ditu Trumpek 30 egunez, koronabirusagatik» www.eitb.eus 2020-03-12 (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  14. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-03-13). «La prohibición de vuelos a EEUU desde Europa no afectará al transporte de mercancías» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
  15. «Munduko Osasun Erakundea (MOE): "Europa pandemiaren epizentroa bihurtu da"» www.eitb.eus 2020-03-13 (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  16. «Azken orduko albisteak | EiTB Berriak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
  17. (Gaztelaniaz) Cué, Carlos E.. (2020-03-14). «El Gobierno informa de que es la única autoridad en toda España, limita los desplazamientos y cierra comercios» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
  18. (Frantsesez) «Elections municipales : les bureaux de vote ouvrent en France malgré l’épidémie de coronavirus» Le Monde.fr (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).