Orogeno
Orogenoa edo orogenesia (antzinako grezieraz: oros, mendia eta gennao, eratu) eremu mugatuan eta denbora-epe zehatz batean arroka gorputzek pairatzen duten deformazio prozesu sakonari deritzo. Orogenoek plaka batek beste baten azpitik jasandako subdukzioaren aztarnak, zein bloke desberdinen artean ( bi kontinente, kontinente eta uharte arku bat, bi uharte arku edota kontinente eta ozeano-plataforma bat) gertatutako kolisioaren aztarnak gordetzen dituzte. Aztarna horiek zenbat eta gazteagoak izan garbiagoak eta interpretatzeko errazagoak dira. Beraz zenbat eta prozesu gehiago jasan zailagoa da bakoitzaren ezaugarriak era fidagarrian bereiztea[1].
Bi mota nagusi daude: kolisio-orogenoa eta subduzio orogenoa
- Kolisio-orogenoa: plaka kontineltal bat beste plaka kontineltal batean azpian sartzen denean ematen da, Himalaia mendikatea bezala.
- Subduzio- orogenoa: plaka litsoferikoa, plaka kontineltal baten azpian sartzen denean ematen d, Andeen mendikatea.
Orogenoen barne zatiketa
aldatuHorizontala
aldatuNormalean, orogenoek aldebiko egitura simetrikoa erakusten dute. Ertzetan lurraldeaurre arroa dago, erdian berriz toles eta zamalkadura gerrikoa eta barnealdean barne eremu kristalinoa
Gerriko orogeniko nagusien eta deformatu bako kontinenteetako plataformen artean altzatzen dagoen mendikatearen higaduragatik datozen sedimentu klastikoen oso sekuentzia lodia da.
Lurralde aurre arroaren eta barne eremu kristalinoaren artetan kokatzen da. Bertako materialak tolestuak eta zamalkatuak izan diren metamorfismorik gabeko arroka sedimentarioak dira.
Arroka plutoniko eta metamorfiko oso deformatuak barneratzen dituen orogenoen erdiko eremua da.
Bertikala: maila estrukturalak
aldatuOrogeno baten ematen diren aldaketa bertikaletan oinarritzen da. Sakonerarekin arrokek jasaten dituzten tenperatura eta opresio aldaketen ondorioz garatutako, deformazio-estiloen aldaketan oinarrituta dago. eta hiru maila estruktural bereziten dira.
- Gaineko maila estrukturala:
Deformazio hauskorraren ingurunea da, egitura nagusiak apurketa-planoak dira failak, hausturak, estentsio-hausturak eta estilolitoak batez ere.
- Bitarteko maila estrukturala:
Egitura nagusiak tolesak dira. Moldakortasuna oraindino nahiko mugatua denez tolesak isopakoak edo paraleloak dira. Maila honetako deformazio- mekanismo nagusia flexioa da.
- Azpiko maila estrukturala:
Deformazio mekanismo nagusia zapalkuntza da. Maila estrukturalaren hasieran eskistositate-fronteak adierazten du. Maila honetan tolesen geometria similarra izan ohi da, eta arrokek tolesen plano axialarekiko paraleloa den eskistositate nabarmena garatzen dute.
Orogenoak historia geologikoan zehar
aldatuUgari dira Lurraren azalean bereiztu eta deskribatu diren orogeniak. Orogeniak zenbat eta gazteagoak izan hobeto ezagutzen dira, jatorrizko ezaugarriak eraldatzeko aukerak murriztu egiten direlako.
- Greville orogenia
- Proterozoikoan zehar eman zen 1.300 eta 1.000 Mu. artean, Rodinia superkontinentea elkartzean Orogenoaren aztarnak Iparramerikako ekialde guztian zehar hedatzen dira, Labradorretik Mexikoraino, Eskozian ere definitu dira orogeno honen aztarnak.
- Orogenia kadomiarra
- Proteroizoikoaren bukaeran 650 -530 Mu. gertatutako pultsu tektonikoak barneratzen ditu. Gondwana superkontinentearen -ertzean kokatzen da eta subdukzio- eremu baten zehar gertatutako akrezio-prozesuan eta uharte- arkuen arteko kolisio baten edo kolisio gehiagoren ondorioa da.
- Pan-Afrikar orogenia
- Proterozoikoaren bukaeran 600-500 Mu. gertatutako hainbat pultsu orogeniko barneratzen ditu, denak Gondwana eta Pannotia superkontinenteen eraketarekin lotutrakoak.
- Orogenia Kaledoniarra
- Ordoviziarretik Devoniarraren hasiera arte luzatzen da 490- 390 Mu. artean. Non gertatu zen eta zeren arteko kolisioz esatea falta da.
- Orogenia Hertziniarra edo bariskoa
- Pangea superkontinentea eratu zuen Laurasiaren eta Gondawanaren arteko kolisioarekin lotutako prozesu tektonikoak barneratzen ditu, eta gutxi gora behera Devoniarretik Karboniferoaren bukaeranbukaera artean gertatu zen, hau da, 390 - 280 Mu.
- Orogenia Alpetar-Himalaioa
- Mesozoikoaren bukaeran eta Zenoizoikoaren zehar, sistema Alpetar-Himalaioan garatutako mendikateak sortu dituen prozesu orogenikoa da. Thetis itsasoaren desagerpena eragin zuen, eta hegoaldean kokatutako Afrikako, Indiako eta txikiagoa den Cimmeriako plaken eta iparraldean Eurasiako plakaren arteko konbergentziaren ondorioa da. Konbergentzia Kretazeo goiztiarrean abiatu zen, baina mendikate gehienen eraketa Paleozenoan eta Eozenoan zehar gertatu zen, lurralde kontinentalean arteko kolisioen ondorioz.
- Andear orogenia
- Litosfera ozeanikoa, litosfera kontinentalaren azpian sartzen dago, hau da, subduzia emanten da. Mota honetan ozeano pazifikoa eta ameriketako kostaren arteko mendikateak dira esagunenak, Andeak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Apraiz Atutxa, Arturo.. (2005). Plaka-tektonika : lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 8484380750. PMC 863174813. (Noiz kontsultatua: 2019-05-02).