Ormaiztegiko gudua 1835ko urtarrilaren 3an Ormaiztegi inguruan gertatu zen gudua izan zen.

Ormaiztegiko gudua
Lehen Karlistada
Iparraldeko frontea
Data1835ko urtarrilaren 3a
LekuaOrmaiztegi
 Gipuzkoa 43°2′15″N 2°15′30″W / 43.03750°N 2.25833°W / 43.03750; -2.25833
Koordenatuak43°02′17″N 2°15′29″W / 43.038°N 2.258°W / 43.038; -2.258
EmaitzaKarlisten garaipena
Gudulariak
Karlistak Isabelinoak
Buruzagiak
Tomas Zumalakarregi Baldomero Espartero
Indarra
2.000 8.000
Galerak
500 500

Gudua aldatu

Zumalakarregi 1835aren hasieran Nafarroatik Gipuzkoara pasa zen 2.000 bat gizonekin, Jauregi "Artzaiaren" txapelgorriekin borrokatzeko asmoz. Urretxura hurbildu zen bolondres liberalen bila, baina hauek Bergaran zeuden, Carratalá jeneralak agintzen zuen ejertzito gorputzaren babesean. 8.000 bat soldaduk osatzen zuten gudataldean beste jeneralen presentzia ere nabarmena zen: Espartero, Lorenzo, Iriarte eta Quintana. Guzti hauek, Zumalakarregi gertu zutela jakitean eta soldadu kopuruaren nagusitasunean oinarrituz, urtarrilaren 2an eman zuten erasoa Ormaiztegi inguruan.

Karlistak Mutiloa eta Ormaiztegi arteko mendi gainean zain zeuden. Borrokak oso gogorrak izan ziren, liberalek behin eta berriz baionetaz oldartuz, baina karlistek posizioei eutsi egin zieten ilunabarrera arte. Gauez karlistak Seguran bildu ziren, liberalak, berriz, Ormaiztegin, guda zelaietan talde bakoitzeko 500 bat gorpu zetzaten bitartean. Biharamunean liberalek berriro ekin zioten erasoari, hala ere, bezperan baina arinago, eguerdirako etsiz. Jauregik Ordiziara jo zuen erretiradan, Carratalá eta besteak Bergararuntz zihoazen bitartean, karlistak gainean zeramazkitela.

Liberalak porrota estaltzen saiatu ziren. Donostian garaipena kanpaiak joz ospatu zuten. Egiaren berri ekarri zuen gizon bat gartzelaratzeraino iritsi ziren, azkenean emaitzaren baieztapena jaso zuten arte.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu