Team Jayco AlUla

txirrindularitza taldea
Orica-BikeExchange» orritik birbideratua)

Team Jayco AlUla (UCI kodea: JAY) australiar txirrindularitza talde profesionala da, UCI WorldTeam lizentzia duena (lehen talde australiarra kategoria horretan). 2012. urtean debutatu zuen.

Team Jayco AlUla
Datuak
Izen ofiziala
GreenEDGE, Orica-GreenEDGE, Orica-BikeExchange, Orica-Scott, Mitchelton-Scott, BikeExchange, BikeExchange-Jayco eta Team Jayco AlUla
Izen laburraGEC, OGE, OBE, ORS, MTS, BEX eta JAY
MotaProTeama eta WorldTeama
HerrialdeaAustralia
Agintea
KudeatzaileaNew Global Cycling Services (en) Itzuli
EntrenatzaileaMatt White (en) Itzuli, Vittorio Algeri, Julian Dean, Laurenzo Lapage, David McPartland, Neil Stephens eta Matthew Wilson
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
Sorrera2012
webgune ofiziala
Twitter: ORICA_GreenEDGE Instagram: greenedgecycling Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

Sorrera aldatu

2011. urtean zehar hasi ziren australiar taldea sortzen Shane Bannan, Australiako hainbat txirrindularitza egituraren buru izandakoa, eta Gerry Ryan enpresagizon australiarra. Berehala jo zuten Neil Stephens txirrindulari-ohi eta zenbait taldetako zuzendari izandakoarengana, proiektuaren kirol-atalaren buru izan zedin. Espreski taldea martxan jartzeko Gerry Ryanek sortu zuen GreenEDGE elkartea izan zen babeslea hasiera batean, beste enpresekin akordioak lortu artean.

Helburua WorldTour lizentzia lortu eta Frantziako Tourra lehiatzea zen, nahiz eta nagusia lehiatzeko aukerarik ez izan. Horrez gain, denboraldian zehar emaitza onak lortzeko moduko taldea osatu nahi izan zuten, nukleo australiarrarekin baina mundu osoko txirrindulariz osatua.

Santini arropa-marka eta SCOTT bizikleta-etxea izango ziren babesleetako bi. Subaru autoak erabiltzen zituzten, eta beste zenbait akordio txiki ere itxi zituzten.

2012ko maiatzean Orica Limited enpresa izendatu zen lehen babesle gisa, izena GreenEDGE Cycling izatetik Orica-GreenEDGE izatera pasatuz.

2012: lehen denboraldia arrakastatsua aldatu

Simon Gerrans australiarra izan zen lehen denboraldian zehar taldeburua. WorldTourreko hainbat garaipen lortu zituen: Tour Down Under australiarreko sailkapen nagusia, Milan-San Remo monumentua eta Quebeceko Sari Nagusia. Horrez gain, Amstel Gold Race klasikoan hirugarren sailkatu zen, Donostia Klasikoan bigarren, eta Australiako Txapelketa irabazi zuen errepideko modalitatean.

Michael Albasini suitzarrak ere denboraldi bikaina osatu zuen, Kataluniako Itzulia irabazteaz gain bertan etapa bat eta Suitzako Itzulian beste bat irabazi baitzituen. La Flèche Wallonnen podiumera igotzea ere lortu zuen.

WorldTourreko astebeteko itzulietan hainbat etapa ere eskuratu zituen taldeak: Daryl Impeyk Euskal Herriko Itzulian, Luke Durdbridgek Dauphiné Libérén, Svein Tuftek Eneco Tour-ean eta Aidis Kruopisek Poloniako Itzulian. Tirreno-Adriatikoko eta Eneco Toureko taldekako erlojupekoak ere irabazi zituzten.

Itzuli handietan bi etapa garaipen lortu zituzten (Matthew Goss esprinterrak Italiako Giroan eta Simon Clarkek Espainiako Vueltan (mendiko sailkapena irabazteaz gain). Matthew Gossek Frantziako Tourreko hainbat etapa podiumean amaitu zituen, eta Allan Davisek ere aukera onak izan zituen Espainiako Vueltan.

2023ko taldea aldatu

 Pertsonala 2023
TxirrindulariaJaiotza-dataHerrialdeaAurreko taldea
Alexandre Balmer2000.eko maiatzak 4  Suitza
Hagos Welay Berhe2001.eko urriak 22  EtiopiaEF Education-Nippo Development (2022)
Kevin Colleoni1999.eko azaroak 11  ItaliaBiesse Arvedi (2020)
Lawson Craddock1992.eko otsailak 20  Ameriketako Estatu BatuakEF Education-Nippo (2021)
Alessandro De Marchi1986.eko maiatzak 19  ItaliaIsrael-Premier Tech (2022)
Edward Dunbar1996.eko irailak 1  Irlandako ErrepublikaIneos Grenadiers (2022)
Luke Durbridge1991.eko apirilak 9  AustraliaJayco-AIS (2011)
Felix Engelhardt2000.eko abuztuak 19  AlemaniaTirol KTM Cycling Team (2022)
Tsgabu Grmay1991.eko abuztuak 25  EtiopiaTrek-Segafredo (2018)
Dylan Groenewegen1993.eko ekainak 21  HerbehereakJumbo-Visma (2021)
Lucas Hamilton1996.eko otsailak 12  AustraliaUniSA-Australia (2017)
Chris Harper1994.eko azaroak 23  AustraliaJumbo-Visma (2022)
Michael Hepburn1991.eko abuztuak 17  AustraliaJayco-AIS (2011)
Amund Grøndahl Jansen1994.eko otsailak 11  NorvegiaJumbo-Visma (2020)
Christopher Juul-Jensen1989.eko uztailak 6  DanimarkaTinkoff-Saxo (2015)
Jan Maas1996.eko otsailak 19  HerbehereakLeopard Pro Cycling (2021)
Michael Matthews1990.eko irailak 26  AustraliaTeam Sunweb (2020)
Luka Mezgec1988.eko ekainak 27  EsloveniaGiant-Alpecin (2015)
Kelland O'Brien1998.eko maiatzak 22  AustraliaSt Kilda Cycling Club (2020)
Jesús David Peña2000.eko maiatzak 8  KolonbiaColombia Tierra de Atletas-GW Bicicletas (2021)
Rudy Porter2000.eko abenduak 15  AustraliaTrinity Racing (2022)
Lukas Pöstlberger1992.eko urtarrilak 10  AustriaBora-Hansgrohe (2022)
Blake Quick2000.eko otsailak 26  AustraliaTrinity Racing (2022)
Elmar Reinders1992.eko martxoak 14  HerbehereakRiwal Cycling Team (2022)
Callum Scotson1996.eko abuztuak 10  AustraliaMitchelton-BikeExchange (2018)
Matteo Sobrero1997.eko maiatzak 14  ItaliaAstana-Premier Tech (2021)
Campbell Stewart1998.eko maiatzak 12  Zeelanda BerriaBlack Spoke Pro Cycling (2021)
Zdeněk Štybar1985.eko abenduak 11  Txekiar ErrepublikaQuick-Step Alpha Vinyl (2022)
Simon Yates1992.eko abuztuak 7  Erresuma Batua100% me (2013)
Filippo Zana1999.eko martxoak 18  ItaliaBardiani CSF Faizanè (2022)
Adam Holm Jørgensen (Abuk 1–Abek 31, ikaslea)2002.eko irailak 1  DanimarkaBHS-PL Beton Bornholm (2023)
Hamish McKenzie (Abuk 1–Abek 31, ikaslea)2004.eko irailak 13  AustraliaARA-Skip Capital (2023)
Iturria : UCI

oharra: Alexandre Balmer

Kanpo estekak aldatu