Oria (auzoa)

Lasarte-Oriako auzoa
Artikulu hau Lasarte-Oriako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Oria (argipena)».

Oria Lasarte-Oriako auzoa da, udalerriko bi osagai nagusietan txikiena eta udalerriaren hegoaldea okupatzen duena. 1986an Lasarte-Oriako udalerria eratu zen arte, Urnietako parte zen. Oria ibaiak auzoaren mendebaldeko aldea markatzen du.

Oria
auzoa
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaDonostialdea
Eskualde geografikoBeterri-Buruntza
UdalerriaLasarte-Oria
Geografia
Koordenatuak43°15′14″N 2°01′10″W / 43.25389281°N 2.01941068°W / 43.25389281; -2.01941068
Map
Demografia

21. mendean errepideak eta urbanizazioak Lasarte eta Oriako nukleoak elkartu ditu. Izatez Oria lehen parte zen Urnietako kaskotik nahiko gertu dago, Benedika mendia dago tartean eta bidexkak badira, baina 20. mendeko errepide nagusiek Urnietatik urrunago kokatzen dute.

Oriaren garapena industria eta biztanleetan 19. mendean gertatu zen, Brunet familiak Hilados y Tejidos Oria enpresa bertan sortu zuenean. Enpresak langileentzako etxeak ere eraiki zituen. Lasarte-Oria eratu baino 5 urte lehenago, 1.467 biztanle zituen Oriak[1].

1920 eta 1930eko hamarkadetan, Lasarte-Orian automobilismo lasterketak egin ziren. Lasarteko Zirkuitua Espainiako Sari Nagusiaren egoitza izan zen 10 aldiz. Helmuga, tribuna nagusia eta boxak Lasarte eta Oria artean zeuden (garai hartan bi guneak bereizita zeuden). Zirkuituko zati batek gaur egun Zirkuitu Ibilbidea izena darama. Zirkuituak errepidez hirigunea zeharkatzen zuen eta baita Andoain, Urnieta eta Hernani ere.

Gerra Zibila egon zen garaian lasterketak ez ziren egin.

Oriatar ospetsuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Oria - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-20).

Kanpo estekak aldatu