Ireki menu nagusia

Orpah Gail Winfrey[1] (1954ko urtarrilaren 29 - ), ezagunagoa Oprah Winfrey izenarekin, Ameriketako Estatu Batuetako komunikabide jabea, talk-show aurkezle, aktore, produktore eta filantropista da. Bere The Oprah Winfrey Show saioagatik ezaguna da, mota horretako saioen artean historia osoan baloraziorik onena jaso duen saioa, AEB osoan zehar 1986tik 2011ra bitarte emititu zena Chicagotik[2]. "Komunikabide Guztietako Erregina" ezizenarekin[3], afroamerikarrik aberatsena da[4], AEBko historiako filantropista beltzik handiena[5][6] eta Ipar Amerikako multi-bilioidun beltz bakarra da[7]. Munduko emakumerik influenteena dela aipatzen da hainbat sailkapenetan[8][9]. 2013an Barack Obamak Askatasunaren Domina Presidentziala eman zion[10], eta Duke eta Harvarden ohorezko doktore izendatu dute[11][12].

Oprah Winfrey
Oprah in 2014.jpg
Bizitza
Izen osoa Oprah Gail Winfrey
Jaiotza Kosciusko (Mississippi)1954ko urtarrilaren  29a (65 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Milwaukee
Nashville
Chicago
Montecito (Kalifornia)
Lavallette (New Jersey)
Fisher Island (Florida)
Telluride (Colorado)
Maui
Antigua
Streeterville
Talde etnikoa afro-amerikarra
Familia
Bikotea(k) Stedman Graham Itzuli
John Tesh Itzuli
Roger Ebert Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Tennessee State University Itzuli
East Nashville Magnet School Itzuli
Nicolet High School Itzuli
Lincoln High School Itzuli
University of Tennessee Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak telebista aurkezlea, telebista-ekoizlea, zinema ekoizlea, enpresaburua, erreportaria, aktorea, ahots-aktorea, idazlea, talk show hosta Itzuli, autobiografialaria, kazetaria, telebista-aktorea, zinema aktorea, motivational speakerra Itzuli, mezenasa eta aurkezlea
Enplegatzailea(k) WVOL Itzuli
WTVF Itzuli  1976)
Harpo Productions Itzuli
WJZ-TV Itzuli  (1976 -
WLS-TV Itzuli  (1983 -
Lan nabarmenak The Oprah Winfrey Show Itzuli
The Women of Brewster Place Itzuli
The Color Purple
Beloved Itzuli
Their Eyes Were Watching God Itzuli
Charlotte's Web
Bee Movie Itzuli
The Princess and the Frog
The Butler Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
Influentziak Maya Angelou eta Marianne Williamson Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
IMDb nm0001856
www.oprah.com
Oprah Winfrey Signature.svg

Pobrezian jaioa Mississippin, bere ama nerabearekin hezi zen. Txikitan eta bere nerabezaroaren hasieran sexualki abusatu zutela salatu izan du, eta hamalau urterekin haurdun geratu zen, baina bere semea jaio berritan hil zen[13]. Tennesseera joan zen bizitzera, ostean, aita deitzen duen gizon batekin. Bertan irrati batean hasi zen lanean, oraindik ikasten ari zela. 19 urterekin tokiko telebistako gaueko saioan laguntzaile gisa hasi zen. Bere albisteen tono emozionala zela eta, eguneko talk-show batera mugitu zuten, eta Chicagoko saio bat hirugarren postutik lehenengora pasarazi zuenean produktora propioa sortu zuen[14].

Komunikatzeko modu intimoa sortzeagatik famatua da Winfrey, eta Phil Donahuek egindako talk-show eredua popularizatu eta irauli zuen[15]. XX. mendeko hainbat tabu apurtu zituela dio Yaleko ikerketa batek, adibidez LGBT komunitatea mainstream bilakatzea komunikabideetan[16][17]. 1990ko hamarkadaren erdialdean bere saioa aldatu zuen, literatura eta auto-laguntza txertatuz. 2006tik 2008ra Obamaren alde egin zuen, eta uste da honek milioi bat boto erakarri zizkiola Alderdi Demokrataren primariatan[18].

ErreferentziakAldatu

  1.   Oprah Winfrey Interview -- Academy of Achievement 2016-01-19 . Noiz kontsultatua: 2017-06-26 .
  2.   KingWorld: Press Release 2007-02-10 . Noiz kontsultatua: 2017-06-26 .
  3.   Yes, she's Queen of all Media, but to Discovery, she's Life itself . Noiz kontsultatua: 2017-06-26 .
  4. (Ingelesez)  Miller, Matthew (2009-05-06) «The Wealthiest Black Americans» Forbes . Noiz kontsultatua: 2017-06-26 .
  5.   Oprah Winfrey Biography - Biography.com 2010-01-13 . Noiz kontsultatua: 2017-06-26 .
  6.   Oprah Winfrey Debuts as First African-American On BusinessWeek's Annual Ranking of 'Americas Top Philanthropists' 2004-11-20 . Noiz kontsultatua: 2017-06-26 .
  7.   Nsehe, Mfonobong «The Black Billionaires 2015» Forbes . Noiz kontsultatua: 2017-06-26 .
  8. (Ingelesez)  Henley-on-Klip, Andrew Meldrum (2007-01-03) «'Their story is my story' Oprah opens $40m school for South African girls» The Guardian ISSN 0261-3077 . Noiz kontsultatua: 2017-06-26 .
  9. (Ingelesez)  «The most influential US liberals: 1-20» Telegraph.co.uk . Noiz kontsultatua: 2017-06-26 .
  10.   Page Not Found - Chicago Tribune . Noiz kontsultatua: 2017-06-26 .
  11. Txantiloi:En-CA  «Oprah Winfrey Receives Honorary Degree at Harvard, Tells Graduates to Max Out Your Humanity» E! News . Noiz kontsultatua: 2017-06-26 .
  12. (Ingelesez)  Oprah Winfrey Urges Duke Graduates to Help Others Move to 'Higher Ground' . Noiz kontsultatua: 2017-06-26 .
  13. (Ingelesez)  Mowbray, Nicole (2003-03-02) «Oprah's path to power» The Guardian ISSN 0261-3077 . Noiz kontsultatua: 2017-06-26 .
  14.   Oprah Winfrey, The World's Richest People - Forbes.com . Noiz kontsultatua: 2017-06-26 .
  15.   Coming After Oprah 2003-06-25 . Noiz kontsultatua: 2017-06-26 .
  16.   Joshua Gamson, Freaks Talk Back: Tabloid Talk Shows and Sexual Nonconformity, excerpt and interview . Noiz kontsultatua: 2017-06-26 .
  17.   It's another beginning! . Noiz kontsultatua: 2017-06-26 .
  18.   Freakonomics (2008-08-06) So Much for One Person, One Vote . Noiz kontsultatua: 2017-06-26 .