Hizkuntzalaritzako Semantika arloan hiperonimo esaten zaio beste hitz batzuen esanahia bere baitan gordetzen duen hitzari.

Hitz baten esanahi zehatza baino esanahi orokorragoa duen hitzari hiperonimo deitzen zaio.

Hiperonimoak ez ditu bere hiponimoak ez daukan inolako tasun semantikorik baina hiponimoak badu bere hiperonimoak ez dauzkan eta berarengandik aldentzen dituen tasun semantikorik.

Adibidez, altzari hiperonimoa da eta lanpara hiponimoa. Altzari hitzak sema asko ditu: [+etxeko objektua], [+erabilgarria]... Bere hiponimoak sema horiek guztiak izan beharko ditu eta zehaztasun gehiago ematen dioten beste sema batzuk [+argia emateko balio du]...
Lanpara hitzaren hiperonimo altzari. Altzari hitzaren hiponimoak: lanpara, aulki, mahai...

Estilo liburu askotan aipatzen da ez dela hitz bat behin eta berriro, segidan, errepikatu behar. Sinonimoak erabiltzeaz gain, hiponimoak eta hiperonimoak erabil daitezke. Hona adibide bat:

Elizan beti jarleku (errepikatuko den adiera) bera erabiltzen zuen. Aulki (sinonimo) zahar hura bere izebarengandik jaso zuen. Altzari (hiperonimo) hura sitsaren egoitza...

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu