Municheko Olinpiar Estadioa
Municheko Olinpiar Estadioa (alemanez: Olympiastadion München), Alemaniako Bavaria estatuko hiriburu den Munichen dagoen olinpiar estadio bat da.
Municheko Olinpiar Estadioa | |
---|---|
Olympiastadion München | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Bavaria |
Gobernu-eskualde | Bavaria Garaia |
Unibertsitate-hiri | Munich |
Kokapen fisikoa | Olympiapark (en) |
Koordenatuak | 48°10′23″N 11°32′48″E / 48.173055555556°N 11.546666666667°E |
Historia eta erabilera | |
1974ko Munduko Futbol Txapelketa | |
Berrikuntza | 2010 - 2011 |
Eraikuntzaren hasiera | 1969ko ekainaren 9a |
Inaugurazioa | 1972ko maiatzaren 26a |
Jabea | Munich |
Izenaren jatorria | 1972ko Udako Olinpiar Jokoak |
Kirola | futbola atletismoa |
Erabiltzailea | 1972ko Udako Olinpiar Jokoak FC Bayern München - 2005 TSV 1860 München - 2005 |
Edukiera | 69.250 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Frei Otto Behnisch & Partner (en) Carlo Weber |
Egitura ingeniaritza | Jörg Schlaich |
Estiloa | high-tech architecture (en) |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Spiridon-Louis-Ring 27 |
Webgune ofiziala | |
1972ko Udako Olinpiar Jokoetako egoitza izateko eraiki zen, eta, ondoren, 1974ko Munduko Futbol Txapelketako egoitza ere izan zen. 2005ean Allianz Arena estadioa eraiki zen arte, bertan jokatzen zituzten etxeko partiduak FC Bayern Munich eta TSV Munich 1860 taldeek.[1]
Arkitektoa
aldatuEstadioa eraiki zuena, bereizgarri berezi bezala duen oihalezko estalkiarekin, Frei Otto izan zen. Otto-k egitura arinak garatzea lortu zuen, karga jaitsieraren eta forma arkitektonikoaren arteko sintesi bat sortuz, eta egitura tipologi berri bat asmatuz. Argi handiko espazio zabalak proiektatzeko kontzeptu sinpleetan oinarritu zen: arintasuna, soiltasun teknologikoa eta egituraren agerraldia. Dudarik gabe, XX. mendeko arkitektura tenkatuaren bultzatzaile nagusia izan zen.
Proiektua
aldatuKontzeptua
aldatuProiektua diseinatu zen garaian iraultzaileak izan ziren zenbait kontzeptu erabili izan ziren. Estalkiaren egitura garagarri eta bere itxitura transluzidoagatik, bisualki eta teknikoki ikusgarriak diren formak lortu zituzten. Bere lenguaia formala, Behnisch arkitektoengatik ezarri zena, orduko Alemaniako garapen eta ahalmen industrialaren islada perfektuak ziren, gerora teknikoki Ottok garatuko zuena.
Orubea
aldatuProiektua gerra-hondakinez beteta zegoen aerodromo zahar baten gainean kokatzeak erabilerarik gabeko eta konotazio txarreko orube bat berreskuratzea erakarri zuen. Orubea aldez aurretik aerodromo txiki modura, Bavierako Errege Ejerzitoaren entramendu eremu modura eta baita Municheko lehen aireportu zibil modura erabilia izan zen.
Kanpo baldintzak
aldatuBi baldintza berezik proiektuaren diseinuan influentzia zuzena izan zuten. Batetik, eraikitze-denbora oso murritza izateak muntaiaren abiadura oso handia izatea ekarri zuen, baita Villa Olinpikoarena ere. Bestetik, kontuan izanda dimentsio horietako konplexu baten eraisteak erakarriko zituen kostu altuak, gehiengo instalazioak mantenduko zirela erabaki zen eta, hortaz, ezin zuten behin-behineko egiturarik erabili.
Klimaren eragina
aldatuBerogailurik instalatu gabe, lurra eta izotzaren estalkian pilatzeak egitura arazo larriak sortuko lituzke. Honi aurre egiteko, estalkiaren azpian aire beroko bentiladore handi batzuk kokatuko ziren, goialdeko elurra urtuz. Teknika sinple hau Ottok 1967ko Montrealeko Feria Internazionalean frogatu zuen.
Eraikuntza sistema
aldatuMetodologia
aldatuBere xaboi-mintzen analisiak eragin zuen azalera espezifiko minimodun formak aurkitzea, tentsio kopuru onargarriekin. Bere ikerketek, enpresek eta artisauek eskaini zioten informazioa ezagututa tesi bat landu zuen, karpetako eta estalkietako egiturazko tipo desberdinak hartan analizatuz, eskegitako estalkiei gainean.
Otto 1: 125eko eskalako estalki-maketa batekin hasi zen proiektatzen[2]. Sarearen kable bakoitzeko indar mekanikoak berorrek diseinatutako sistema batekin neurtu zituen. Hainbat kamara finko erabiliz estalkiaren forma kargatua eta kargatugabeak frogatu zituen neurketa desberdinak alderatuz. Froga hauek estalkiaren funtzionamendua eta erreakzioak azaldu bezain laister eskala handiagoko maketak eraiki zituzten, berriz ere eskuzko kalkulu zehatzagoen bitartez frogaketak eginez. Azken finean, arkitekto zein ingeniariak 1: 10eko eskalako marrazkiekin lan egitera ere iritsi ziren, 3800 metro karratuko marrazki sortzera iritsi arte.
Eskemak
aldatuEstadioaren gainean kokatzen den sareta nagusia zela formako (kurbadura bikoitzeko) bederatzi ataletan banatzen da, 25 mm-tako altzairuzko kableekin 762 mm2-ko kuadrikulak sortzen. Estalkia, horrela, 65 metroko argiak estaltzera iristen da, 58 metroko altuera lortuz bere punturik altuenean. Harmailen gainetik luzatzen den estalkiaren zatia 50 eta 70 metro bitarteko altuerako zortzi masten bitartez eusten da, estalkiaren atzealdean tenkatzen direlarik.[3]
Kablezko sareek, esan bezala, kurbatura bikoitza sortzen dute. Kurbatura mota honek haizearen eragina murriztea ahalbidetzen zuen, egituraren alderik-alderako mugimendua ekidituz. Konplexu osoan erabilitako kableen luzeera 408km-takoa izan zen, bai eta hauek jasandako kargak 5000 toneladetakoa izatera iritsi badaitezke ere.
Xehetasunak
aldatuJatorriz, oinarrietako loturak pretentsatutako ainguraketen bitartez egin behar ziren. Hala ere, orduko teknikariek kontserbadoreagoak ziren malgu batzuk erabiltzea gomendatu zituzten, egonkortasuna errazago bermatzen baizuten. Kasu batzuetan, malgu horiek sakoneran 18 metrokoak eta zabaleran 6 metrokoak izatera iristen dira. Honako zimendu hauek beharrezkoak izan ziren estalkian haizearen eraginpean sortutako tentsio biziak eutsi ahal izateko, egitura tarteetako irekiduretan sortzen ziren korronteek karga handia gehitzen baitzien.
Itxitura
aldatuJatorrizko ideia klabezko sarearen azpitik zintzilikatutako ohial bat jartzea zen, Ottok aurretik Montrealen egindakoaren harira. Hala eta guztiz ere, telebistaren garrantzia handitzen joan zen heinean, irudien eta argazkien gehiegizko kontrastea konpondu beharreko arazo batean bilakatu zen, aurreikusitako itxitura sistema baliogabetuz. Azken finean, kableen gainaldean jarritako plastiko-akrilikozko panel batzuk erabili zituzten, brontze kolorez tindatu zirenak, 2,9 x 2,9 metroko dimentsioak izango zituztenak[3]. Panelen arteko konexioak aldaketa termikoek sortutako hedatze eta uzkurtzeak jasateko gai izan behar ziren, metro bateko deformazioak izatera iritsiko zirenak. Horretarako, panelak kableen elkartzen puntuetan lotu ziren, nahiz eta sarearen irregulartasuna zela medio, hainbat puntuetan panelak angelu desberdinetan gainjartzen ziren.
Gauzak honela, hobetutako koloreen kontraste maila lortzeaz beste, brontzeko tindadurak bero eta distira galerak/irabaziak ekiditzen zituen itzalik proiektatu gabe, ohialaren kasuan lortzea ezinezkoa izango zena.
Munichen jokatutako 1974ko Munduko Futbol Txapelketako partiduak
aldatu- Italia 3-1 Haiti (Golak: Gianni Rivera, Romeo Benetti eta Pietro Anastasi Italiarentzat eta Emmanuel Sanon Haitirentzat. Data 1974ko ekainak 15
- Haiti 0-7 Polonia (Golak: Grzegorz Lato (2), Kazimierz Deyna, Andrzej Sarmach (3) eta Jerzy Gorgon Poloniarentzat. Data: 1974ko ekainak 19)
- Argentina 4-1 Haiti (Golak: Hector Yazalde (2), Rene Houseman eta Hugo Ayala Argentinarentzat eta Emmanuel Sanon Haitirentzat. Data: 1974ko ekainak 23
- Brasil 0-1 Polonia (Golak: Grzegorz Lato Poloniarentzat. Data: 1974ko uztailak 6
- Herbehereak 1-2 Alemaniako Errepublika Federala (Golak: Johann Neeskens Herbehereentzat eta Paul Breitner eta Gerd Müller Alemaniarentzat. Data: 1974ko uztailak 7)
Erreferentziak
aldatu
Aurrekoa Olinpiar Estadio Unibertsitarioa |
Olinpiar Jokoetako Estadioa 1972 |
Ondorengoa Stade Olympique de Montreal |
Aurrekoa Azteka Estadioa |
Munduko Futbol Txapelketako finaleko estadioa 1974 |
Ondorengoa Antonio Vespucio Liberti Estadioa |
Aurrekoa Parc des Princes |
Eurokopako finaleko estadioa 1988 |
Ondorengoa Nya Ullevi |
Kanpo estekak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Bleacherreport. Ranking the Top 10 Most Iconic Stadiums in World Football. .
- ↑ Irene., Meissner,. Frei Otto : forschen, bauen, inspirieren = a life of research, construction and inspiration. (Erste Auflage. argitaraldia) ISBN 9783955532529. PMC 924016941..
- ↑ a b (Ingelesez) Heide M., Wouters N.. (PDF) Olympic stadium. .[Betiko hautsitako esteka]