1972ko Udako Olinpiar Jokoak

1972ko Udako Olinpiar Jokoak, Alemaniako Bavaria estatuko hiriburu den Munichen ospatu ziren. Udako Olinpiar Joko hauek, Aro Modernoko XX. edizioa izan zen. Bertan, ordura arteko kirolari gehien bildu zituena izan zen, 7.123 kirolarik parte hartu zutelarik, 121 herrialde, 23 kirol eta 195 probatan ordezkatuz.

1972ko Udako Olinpiar Jokoak
Irudia
MotaUdako Olinpiar Jokoak
Denbora-tarte1972ko abuztuaren 26a - 1972ko irailaren 11
Data1972
Edizio zenbakia20
1968
1976
KokalekuMunich
Municheko Olinpiar Estadioa
Kiel
Augsburg
HerrialdeaAlemania
Partehartzaile kopuru121
7.134
MaskotaWaldi
Beste batzuk
Olympic sporting event (en) Itzuli195
Osatuta

Webguneolympic.org…

1972ko Udako Olinpiar Jokoak, atentatu terrorista batek ilundu zituen. Irailak 5ean, palestinar jatorriko terrorista batzuek, bi kirolari israeldar hil zituzten, eta beste bederatzi bahitu bezala hartu zituzten. Arrakastarik izan ez zuen erreskate saiakera baten ondoren, bahituak eta terroristak, hiru ezik, hilda amaitu zuten (Municheko Sarraskia). Gertatutakoa gora-behera, Jokoek normaltasun osoz jarraitu zuten, egun bakarrez bertan behera utziak izan ondoren. Kirolari batzuk, Municheko hiri olinpikoa utzi zuten. Joko hauek, Kubaren igoera suposatu zuten, Latinoamerika eta Karibeko herrialderik indartsuena bezala, kontinente horretako herrialdeetatik, domina gehien lortu zituena izan zelarik, parte hartu duen hurrengo jokoetan mantendu duen postua, azkenekoetan, Beijingekoetan izan ezik, non, Latinoamerika eta Karibeko herrialdeen artean, bigarren geratu zen, Brasilen atzetik.

DominakAldatu

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1   Sobietar Batasuna 50 27 22 99
2   33 31 30 94
3   Alemaniako Errepublika Demokratikoa 20 23 23 66
4   Alemaniako Errepublika Federala 13 11 16 40
5   Japonia 13 8 8 29
6   Australia 8 7 2 17
7   Polonia 7 5 9 21
8   Hungaria 6 13 16 35
9   Bulgaria 6 10 5 21
10   Italia 5 3 10 18

Une handiakAldatu

  • Maskota ofizial bat izan zuten lehen olinpiar jokoak izan ziren. Bere izena, Waldi zen, eta dachshund arrazako zakur bat zen.
  • Mark Spitz izan zen, kirolarien artean, jokoetako izarra, igeriketan, 7 urrezko domina irabazi ondoren. (Michael Phelpsek Beijingeko Olinpiar Jokoetan gaindituko zuen errekorra, 8 urrezko domina irabaziz).
  • Lasse Virenek, bi urrezko domina irabazi zituen. Bata 5000 metroko proban eta, bestea, 10.000 metrokoan.
  • Eskubaloiak, bere debuta egin zuen kirol olinpiko bezala, baina soilik gizonezkoetan.


Aurrekoa
1968ko Mexikoko Udako Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Udako XX. Olinpiar Jokoak
1972
Ondorengoa
1976ko Montrealeko Udako Olinpiar Jokoak

Kanpo estekakAldatu