Grzegorz Bolesław Lato (Malbork, Polonia, 1950eko apirilaren 8a - ) Poloniako futbol jokalari mitikoa izan zen. 1974ko Munduko Futbol Txapelketan hirugarren egin zuten ekitaldian Grzegorz Lato izan zen txapelketako goleatzaile nagusia 7 golekin.

Grzegorz Lato


Member of the Senate of the Republic of Poland (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaMalbork1950eko apirilaren 8a (74 urte)
Herrialdea Polonia
 Kanada
Hezkuntza
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, futbol entrenatzailea eta politikaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Stal Mielec1966 / 1980295117
Poloniako futbol selekzio nazionala1971 / 198410045
KSC Lokeren1980 / 19826412
Atlante F.C.1982 / 19844516
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Altuera175 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaDemocratic Left Alliance (en) Itzuli

FIFA: 174694 UEFA: 37577 Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea

aldatu

Selekzioa

aldatu

Sonarik handiena selekzioarekin hartu zuen. 1971 eta 1984 artean 104 partida jokatu zituen eta 45 gol sartu zituen, tartean hiru munduko txapelketa, eta hauetatik bitan hirugarren postua eskuratu zuen Poloniak. Aurrez, 1972an, Poloniak irabazitako Joko Olinpikoetako futbol txapelketan ere aritu zen Lato.

Klubak

aldatu

Klub mailan aldiz ez zuen nazioarteko sonarik izan. Poloniako Stal Mielec taldean egin zuen bere kirol bizitzaren gehiengoa. Bertan 295 partida jokatu zituen eta 117 gol sartu. Talde honekin bi aldiz irabazi zuen Poloniako Futbol Liga. Pelék New York Cosmos taldean jokatzeko gonbidatu zuen baina beraz uko egin zion aukera horri. 1980an Belgikako K.S.C. Lokeren taldera joan zen eta 1984an Mexikoko Atlante F.C.-ra. Atlanterekin CONCACAFen Txapeldunen Liga irabazi zuen 1983an. Bere azken futbolari urteak Kanadako Polonia Hamilton talde amateurrean egin zituen.

Lorpenak

aldatu

Joko Olinpikoak

aldatu
  • Txapeldun (1): 1972
  • Txapeldun orde (1): 1976

Munduko Futbol Txapelketa

aldatu
  • Txapeldun (1): 1983
  • Txapeldun (2): 1973, 1976
  • Txapeldun orde (1): 1975
  • Finalista (1): 1976

Politika ibilbidea

aldatu

2001 eta 2005 artean Ezkerreko Aliantza Demokratikoa alderdiaren eskutik Poloniako senatore izan zen.

Gaur egun Poloniako Futbol Federazioko lehendakaria da.

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Grzegorz Lato