The Ghost Writer
The Ghost Writer (euskaraz Idazle Mamua, Erresuma Batua eta Irlandan Ghost izenburuaz) 2010eko Roman Polanski poloniar-frantziar zinema zuzendariaren suspense filma bat da. Robert Harris idazlearen The Ghost eleberrian oinarritua dago. Bertan, Ewan McGregor, Pierce Brosnan, Kim Cattrall, Olivia Williams, Tom Wilkinson, Timothy Hutton, Jon Bernthal, Tim Preece, Robert Pugh, David Rintoul eta Eli Wallach aktoreek antzeztu zuten.
Filmak hainbat sari irabazi zituen, tartean 60. Berlingo Zinemaldiko zinema zuzendari onenaren saria eta 23. Europar Filma Sarien ere.
Argumentua
aldatuIdazle bat (Ewan McGregor) Erresuma Batuko Lehen ministro ohiaren (Pierce Brosnan) oroimenak idazteko kontratua da, haren aurreko Lehen Ministro ohia modu arraroa hil baita, eta Nazioarteko Justizia Auzitegiak politikari hau terrorismoarekin lotura omen zuten ustezko susmagarriak legez kanpo atxilotu eta CIAren esku jartzeagatik epaitzera doan unean.Une hartantxe idazleak bere burua arriskuan jarriko duen ikerketa arriskutsu bati ekingo dio.
Aktoreak
aldatu- Ewan McGregor: idazle mamua.
- Pierce Brosnan: Adam Lang, Erresuma Batuko Lehen Ministro ohia.
- Kim Cattrall: Amelia Bly, Langen laguntzailea eta maitalea.
- Olivia Williams: Ruth Lang, Langen emaztea.
- James Belushi: John Maddox.
- Tom Wilkinson: Paul Emmett irakaslea.
- Timothy Hutton: Sidney Kroll, Langen abokatua.
- Eli Wallach: Martha's Vineyard uharteko agurea.
- Robert Pugh: Richard Rycart, Erresuma Batuko Kanpo arazoetarako Ministroa ohia.