The Father (2020ko filma)
The Father 2020ko Florian Zeller frantziar zinema zuzendariaren film dramatiko bat da. Zeller beraren Le Père antzezlanean oinarritzen da. Anthony Hopkins, Olivia Colman, Mark Gatiss, Imogen Poots, Rufus Sewell eta Olivia Williams aktoreek antzeztu zuten.
2020ko Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen. Urte bereko Donostiako Zinemaldian Perlak sailean eman zen, eta Publikoaren Saria irabazi zuen.[1] 93. Oscar Sarietan, Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Anthony Hopkins) eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Christopher Hampton eta Florian Zeller) irabazi zituen.[2]
Argumentua
aldatuAnthony, ia 80 urteko gizon bat, bakarrik bizi da Londresen duen apartamentuan eta bere alaba Annek inposatu nahi dizkion erizainetako bat ere ez du onartzen. Alabaina, premia hori gero eta larriagoa da Annerentzat, Parisera bizitzera joatea erabaki baitu ezagutu berri duen gizon batekin. Laster ikusiko da errealitatea gero eta modu nahasgarriagoan hautematen duela Anthonyk.[3]
Aktoreak
aldatu- Anthony Hopkins: Anthony
- Olivia Colman: Anne
- Mark Gatiss: Gizona
- Imogen Poots: Laura
- Rufus Sewell: Paul
- Olivia Williams: Emakumea
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)