Okzitaniar
Okzitaniarrak (okzitanieraz: occitans) hego-mendebaldeko Europan bizi den talde etnolinguistikoa da. Okzitaniera dute hizkuntza, 100.000-800.000 hiztun inguru dituena. Okzitanian- hegoaldeko Frantzian, Kataluniako Arango haranan eta Fenolhedésen eta ipar-mendebaldeko Italian- bizi dira.[1] Diaspora handia ere badute: Argentinan, Mexikon, Estatu Batuetan eta Calabriako Guardia Piemontese udalerrian.
Okzitaniarrak | |
---|---|
1. lerroa: Olympe de Gouges · Frédéric Mistral · Bernadette Soubirous · Jean Jaurès 2, lerroa: Michel Galabru · Marie Laforêt · Francis Cabrel · Audrey Tautou | |
Biztanleak guztira | |
c. 15.000.000 | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Frantzia: 10.840.000 Italia: 174.476 Monako: 6.900 Espainia: 5.550 | |
Hizkuntza | |
Okzitaniera | |
Erlijioa | |
Kristautasuna | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Euskaldun, Katalan herria |
Lotura Euskal Herriarekin
aldatuOkzitaniarrak euskaldunon iparraldeko auzokideak ditugu. Baiona, Biarritz eta Angelu aldean ere okzitanieraz hitz egiten dute, eta baita Nafarroa Behereko iparraldeko herri batzuetan ere.
Okzitaniera Pirinioetako hegoaldean Erdi Aroan Nafarroako eta Aragoiko zenbait tokitan mintzatu zen, euskara eta nafarrera-aragoierarekin batera. Hiztunak Okzitaniatik (Gaskoniatik batez ere) jatorrizko merkatariak eta eskulangileak ziren, Done Jakueren bidean zeuden hiri berrietan geratu zirenak. Jakan XIII. mendeko amaiera edo XIV. mendeko hasiera arte mintzatu zen; Lizarran eta Iruñean XVI. mendera arte.
Gipuzkoako itsasbazterrean ere, etorkin asko izan ziren eta egungo toponimia horren aztarna da.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ McPhee, Peter. (2005). Ian Coller, Helen Davies & Julie Kalman ed. Frontiers, Ethnicity and Identity in the French Revolution: Catalans and Occitans. in: French History and Civilisation: Papers from the George Rudé Seminar. 1 Melbourne: The George Rudé Society.
- ↑ Gavel, Henri. Note sur d'anciennes colonies gasconnes en Pays Basque. .
Kanpo-estekak
aldatuArtikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |