Abaigar
Abaigar[3] ([aβaiɣaɾ]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrerrian kokatua, Lizarrako merindadean. Itsas mailatik 498 metro gorago dago, eta Nafarroako hiriburu Iruñetik 58 kilometrora. Abaigarrek 98 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.
Abaigar | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Lizarrerria | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea | Álvaro Pérez de Aransolo Fernández (AIA, indep.) | ||
Posta kodea | 31280 | ||
INE kodea | 31001 | ||
Herritarra | abaigartar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°38′50″N 2°08′30″W / 42.6472°N 2.1417°W | ||
Azalera | 4,9 km² | ||
Garaiera | 498 metro | ||
Distantzia | 58 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 80 (2022: ![]() | ||
Dentsitatea | 16,33 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 24,49 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 10,95 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[1][2] | % 6,40 (2018: ![]() | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.abaigar.es/ |
GeografiaAldatu
Inguru naturala eta kokapenaAldatu
Abaigar Lizarrako merindadearen mendebaldean dago, Lizarra eta Gasteiz arteko errepide zaharretik gertu. Herrira heltzeko Murietan hasten den NA-7455 errepidea hartu behar da, eta lau kilometroren ostean ailegatzen da Abaigarko herrigunera. Herrigune txikia izan arren, bi kale nagusi daude, San Vizente kalea eta Kale Nagusia.
Udalerriak Murietarekin egiten du muga iparraldean, Villamayor de Monjardinekin ekialdean, Olexuarekin hegoaldean, eta Okorekin mendebaldean.
Klima eta landarediaAldatu
Klima mediterraneo kontinental motakoa da, udak nahiko beroak eta negu hotzekin. Urteko batez besteko tenperatura 9 gradu ingurukoa eta prezipitazioak 700 eta 800mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 90 izaten dira, batez ere udaberri eta udazkenean.
Landaredia klima mediterraneokoa da, eta nahiz eta gizakiaren eraginez jatorrizko basoen azalera asko galdu den, oraindik ere 68 hektarea pago kontserbatzen dira, laborantza lurren artean.
DemografiaAldatu
Abaigarko biztanleria |
---|
![]() |
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %0,99a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
PolitikaAldatu
Udal hauteskundeakAldatu
CIA herri ekimeneko Maria Clara Gurrea Lantz atera zen Abaigarko alkate 2007ko udal hauteskundeetan, bere taldeak udaleko bost ordezkariak lortu baitzituen. Boto baliogabeak lau izan ziren (emandako boto guztien %5,71) eta boto zuriak sei (%9,09). Abstentzioa %33,96 izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Raquel Aiukar Tardienta (CIA) | 39 | Bai |
Jame Salvador Alegria (CIA) | 36 | Bai |
Angel Maria Lopez Martinez (CIA) | 29 | Bai |
Maria Clara Gurrea Lantz (CIA) | 26 | Bai |
Antonio Guinea Crespo (CIA) | 17 | Bai |
2011n AIA (Agrupación de Independientes de Abáigar, independenteak) izeneko zerrenda izan zen bakarra; 39 boto eskuratuta, zerrendako kidea zen Álvaro Pérez de Aransolo Fernández izendatu zuten alkate.
UdaletxeaAldatu
- HELBIDEA: San Vizente kalea, z/g
Alkateen zerrendaAldatu
2003-2007 | Jesús Ginea Crespo | Indep. |
2007-2011 | María Clara Gurrea Lantz | CIA, indep. |
2011-2015 | Álvaro Pérez de Aransolo Fernández | AIA, indep. |
KulturaAldatu
EuskaraAldatu
Nafarroako gobernuak 1986an onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Abaigar eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zuen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,02k zekien euskaraz hitz egiten. 2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.
Jaiak eta ospakizunakAldatu
Abaigarko jaiak uztailaren 12an ospatzen dira, eta lau egun irauten dute.
ZerbitzuakAldatu
Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Abaigar eta eskualdeko beste hainbat herritan.
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Abaigarri buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Abaigarko Kale nagusia Google Street View-n.