Noja Kantabriako udalerria da, Trasmierako eskualdean. 2005ean 2.182 biztanle zituen. 9,2 km²-ko azalera du.

Noja
Espainiako udalerria
Pic 0140.jpg
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
Izen ofizialaNoja
Posta kodea39180
INEk ezarritako kodea39047
Geografia
Koordenatuak43°28′53″N 3°31′07″W / 43.481388888889°N 3.5186111111111°W / 43.481388888889; -3.5186111111111Koordenatuak: 43°28′53″N 3°31′07″W / 43.481388888889°N 3.5186111111111°W / 43.481388888889; -3.5186111111111
Noja (Cantabria) Mapa.svg
Azalera9.2 km²
Altuera10 m
MugakideakArnuero, Argoños eta Santoña
Demografia
Biztanleria2.588 (2020)
Green Arrow Up.svg32 (2019)
alt_left 1.282 (%49.5)1.274 (%49.2) alt_right
Dentsitatea281,3 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaS
ayuntamientodenoja.com

Nojaren iparraldean itsas Bizkaiko golkoa dago; ekialdean eta hegoaldean Arnuero, Hegoaldean Argoños eta mendebaldean Santoña. Noja ez da antolatzen herritan, baizik eta auzotan; Palacio auzoan udaletxearen egoitza nagusia dago.

AuzoakAldatu

Udalerria honako auzoek osatzen dute:

  • El Arco.
  • Helgueras.
  • El Brusco.
  • Cabanzo.
  • Ris.
  • Trengandín.
  • Castrejón.
  • Fonegra.
  • La Rota.
  • Palacio.
  • Pedroso.

HistoriaAldatu

 
Trengandin hondartzako ikuspegia

Noja Siete Villas biltzarraren zati izan zen IX. mendetik 1834ra. Siete Villas Trasmierako Merindadea osatzen zuen biltzarretako bat zen. Beste alde batetik, herriko gertakari garrantzitsua da, 1644an Filipe IV.ak Nojari hiribildu titulua eman ziola; hori dela eta, aipatutako biltzarretik askatasuna lortu zuen eta bere alkateak izendatu ahal izan zituen ordutik.

XIX. mendearen bukaeratik leku turistiko bezala da ezaguna eta gaur egun, turismoa haiz zuzen da, jarduera ekonomiko inportanteena. Fenomeno honek udaleko biztanle kopurua asko handitzen du udan, 100.000 biztanle izatera arte. Normalean, bisitariak Euskaditik eta Gaztela-Leondik etortzen dira. Hainbeste bisitari joatearen zergatia edertasunean datza eta, horregatik, bizileku berri asko eraiki dituzte, denboraldiz kanpo (udazkenean eta neguan batez ere), jenderik gabe geratzen direnak. Arrazoi nagusietako bat hainbeste jendek alde egiteko azpiegituraren falta da.

IngurumenaAldatu

Baliabide naturalei buruz esan daiteke Joyel eta Victoriako padurak, mutur batean daudenak, erreserba natural bezala oso erakargarriak direla; baita hegaztientzat ere, migrazioen ondorioz, Santoñako paduran hegazti asko izaten baitira.

Bi hondartza handi ditu: Ris eta Tregandín izenekoak.

DemografiaAldatu

Bilakaera demografikoa
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1990 2000 2009
655 641 786 940 983 980 1.058 1.170 1.273 1.609 2.019 2.635

Herritar ezagunakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu