Santoña, Victoria eta Joyeleko Paduretako parke naturala
Santoña, Victoria eta Joyeleko Paduretako parke naturala hiru zatitan banaturiko Kantabriako natura-gune babestua da, Asón ibaiak eratzen duen estuarioa (Santoña-Laredo) eta Victoria eta Joyeleko padurak hain zuzen ere. Multzoak Kantauriar erlaitzako hezegune nagusia osatzen du. Martxoaren 21ko 6/1992 Legeak parke natural izendatu zuen[1].
Santoña, Victoria eta Joyeleko Paduretako parke naturala | |
---|---|
V. maila: urtar/lurtar paisaia babestua | |
Datu orokorrak | |
Mota | naturagune babestua, Batasunaren Garrantzizko Leku eta parke natural |
Azalera | 66,79 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°25′58″N 3°28′57″W / 43.4328°N 3.4825°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Kantabria |
Natura-parkeak 6.678 hektarea hartzen ditu Argoños, Arnuero, Bárcena de Cicero, Carasa, Colindres, Escalante, Laredo, Limpias, Noja, Santoña eta Voto udalerrien artean banaturik. Itsas faunaz gain, hegazti migratzaileek enklabe berezi hau erabiltzen dute, iparretik eta lur beroagoetarantzako bere tokialdatzeetan. Guztira, natura-gune honetan 121 hegazti mota ezberdinak ikusi dituzte.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Kantabriako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |