Nikolai Andrianov

gimnasta artistikoa sobietarra

Nikolai Jefimovitx Andrianov (errusieraz: Николай Ефимович Андрианов; Vladimir, Errusia, 1952ko urriaren 14a - ibidem, 2011ko martxoaren 21a) errusiar jatorriko gimnasta artistiko sobietarra izan zen. Sobietar Eskolaren gimnasta onenetakoa izan zen. Olinpiar karrera Munichen hasi zuen 1972an, eta 1980an amaitu zuen Moskun. Bitarte horretan, urrezko zazpi domina irabazi zituen, zilarrezko bost eta hiru brontzezko: bera izan da Olinpiar Jokoen historian domina gehien irabazi dituen gimnasta. 1970ean, hamasei urte zituela, Sobietar Batasuneko talde nazionalean hartu zuten ordezko gisa. 1972an irabazi zuen Munichen lehen urrezko domina lurreko ariketetan, brontzezkoa zaldi-jauzian, eta zilarrezkoa taldeen arteko lehiaketan. Montrealen, urrezko lau domina eskuratu zituen (lurrean, zaldi-jauzian, eraztunetan eta sailkapen orokorrean), bi zilarrezko (barra paraleloetan eta taldeka) eta brontzezko bat (zaldi eraztundunean). Proba orokorrean, aurrea hartu zion aurreko bi aldietan garaile izan zen Sawao Kato japoniarrari. Munduko Koparen 1975eko eta 1977ko saioetan eta 1978ko Munduko Txapelketan, lehen titulua irabazi zuen. 1980an, Olinpiar Jokoak Moskun egin zirenean, urrezko domina irabazi zuen zaldian eta taldeko proba konbinatuan, zilarrezkoa sailkapen orokorrean eta lurreko ariketetan, eta brontzezkoa barra finkoan. Berrogeita hamalau sari eskuratu zituen, guztira, karrera osoan. 1994tik 2002ra, Japongo Gimnastika Talde Nazionalaren entrenatzaile izan zen, eta Errusiara bueltatu zen gero.

Nikolai Andrianov
Gimnasta

Informazio pertsonala
Izen osoaNikolai Jefimovitx Andrianov
Ordezkatutako herrialdea Sobietar Batasuna
Jaiotza1952ko urriaren 14a
Vladimir, Errusia
Heriotza2011ko martxoaren 21a
Vladimir, Errusia
Garaiera166 zentimetro
Pisua60 kilogramo
DiziplinaGizonezkoen gimnasia artistikoa
EntrenatzaileaNikolai Tolkatxev

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikolai Andrianov