Nicolas Froment

margolari frantziarra

Nicolas Froment (Uzès, 1435 inguruan - Avignon, 1486 inguruan) lehen Pizkundeko frantziar margolaria izan zen, Avignongo bigarren eskolako garrantzitsuenetakoa.

Nicolas Froment
Bizitza
JaiotzaUzès, 1430 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Frantziako Erresuma
HeriotzaAvignon, 1484 (egutegi gregorianoa) (53/54 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Avignon
MugimenduaSchool of Avignon (en) Itzuli
Genero artistikoaerretratua

Bizitza aldatu

1461 aldean, Toscanako lurretan ibili zen, Italian, non erretaula bat egin baitzuen, Lazaroren piztuera (Uffizi Galeria, Florentzia). Gero, Avignonen lan egin zuen. René Anjoukoa erregearen margolari ofizial izendatu zuten, eta Proventzako artearen ezaugarriak erabiliz Sasi Irazekia (1475-1476, Saint-Sauveur katedrala, Aix-en-Provence) egiteko agindua hartu zuen.

Margokera aldatu

Haren estiloak eklektizismo moduko bat erakusten du, flandestarren zehaztasuna Florentziako estiloarekin bat eginez. Argi ikusten da hori bere obra nagusietan: Lazaroren piztuera eta Sasi Irazekia. Hala, irudien trataera ia eskulturazkoa da bi lanetan, eta adierazkortasuna oso nabarmena, zenbaitetan karikaturari ere hurbiltzen zaiona.

Aipaturiko bi obra horietan, Sasi Irazekia-k du estilo helduena. Ikonografiak Andre Mariaren birjintasuna azpimarratzen du, eta bitxi samarra da; bestalde, erdiko gorputzak eta alboetako biek Roger van der Weydenen eta Dirk Boutsen eragina dute, paisaiaren deskribapen oparoan eta oihalen aberastasunean batez ere.

Iruditegia aldatu

  Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nicolas Froment