Ireki menu nagusia

Dirk Bouts, baita, Dieric, Dierick eta Dirck idatzita (Haarlem, 1410/1420 - Lovaina1475eko maiatzaren 6a). Lovainako margolari holandarra izan zen.  

Dirk Bouts
Theodoro Harlemio.jpg
Bizitza
Jaiotza Haarlem, 1415 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Borgoinako dukerria
 Herbehereetako Erresuma
Heriotza Lovaina1475eko maiatzaren 6a (59/60 urte)
Familia
Seme-alabak
Ikaslea(k) Quentin Metsys
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Lantokia(k) Lovaina
Lan nabarmenak The Last Supper Itzuli
Christ in the House of Simon Itzuli
The Entombment Itzuli
Mugimendua Primitibo flandestarra

Karel van Mander-en arabera (Het Schilderboeck, 1604) Bouts Haarlem-en jaio baina Leuven-en bizi eta hiri honetako margolaria izan zen 1472 urteaz geroztik.  Oso datu gutxi daude bere bizitzaren inguruan baina  Jan van Eyck-ek eta Rogier van der Weyden-ek eragin handia izan zuten bere lanean eta ziurrenik azken honen ikaslea izan zen.

Bouts iparraldeko margolarien artean, ihes-puntu bakarra erabiltzen hasi zen lehenetarikoa izan zen. Bere lanak irudiaren antzinako zurruntasunaren kutsua dute baina bere margoak ondo diseinatuta daude, oso adierazkorrak dira eta kolore aberatsekin hornituak.

Boutsen lehen lan ezaguna Ama  Birjinaren bizitzaren triptikoa  da, egun Prado Museoan, eta 1445 urtekoa da. Granadako  (Errege Kaperan) Deposizio Erretaula dago, ziurrenik garai berekoa da, hots, 1450-60 urte ingurukoa. Louvren dagoen Pietatea ordea,bere hastapenetako lana da.

Dieric eta Aelbrecht semeakAldatu

Bouts birritan ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituen. Alabak komentuan sartu ziren eta semeak margolari izan ziren. Dirudienez Dieric seme nagusia aitaren estilo bera jarraitu zuen baina gazte hil zen, 1491 urtean. Seme gaztea ordea, Albercht, estilo pertsonalagoa garatu zuen.

Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dirk Bouts