Ireki menu nagusia
Duccioren 'Lazaroaren piztuera', 1310–11

Lazaroren piztuera Joanen Ebanjelioan ( Joan 11:1-44) baino ez den agertzen Jesusen miraria izan zen, noiz la egun hilda zeramatzan Lazaro Betaniakoa berpiztu zuen.[1] Joanen arabera, bere piztuera egin baino lehen eginiko azken miraria izan zen. Kristau ikonografian askotan landutako gaia izan da.

Bibliak honela azaltzen du:

« Jesus, ostera ere hunkiturik, hilobira hurbildu zen. Hartzulo bat zen, harri batez estalia. Jesusek esan zuen:

– Kendu harria.
Martak, Lazaro zenaren arrebak, erantzun zion:
– Jauna, kiratsa botako du, lau egun daramatza eta.
Jesusek erantzun zion:
– Ez dizut, bada, esan, sinesten baduzu Jainkoaren aintza ikusiko duzula?
Kendu zuten, bada, harria. Jesusek, begiak zerurantz jasorik, esan zuen: «Eskerrak zuri, Aita, entzun didazulako. Nik badakit beti entzuten didazuna; baina inguruan den jendearengatik diot, zuk bidali nauzula sinets dezaten».
Ondoren, ozenki egin zuen deiadar: «Lazaro, zatoz kanpora!» Eta hildakoa hartzulotik irten zen. Esku-oinak oihal-zerrendaz loturik eta aurpegia zapi batez estalirik zituen. Jesusek esan zien: «Aska ezazue eta utzi joaten»

»

—Joan 11,38-44


ErreferentziakAldatu

  1.   The Miracles of Jesus Christ, John (1817) Manchester 274. orrialdea .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lazaroren piztuera  
  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.