Nerea Azurmendi

Gipuzkoako kazetaria

Nerea Azurmendi Zabaleta (Olaberria, Legazpi, Gipuzkoa, 1961) euskal kazetaria da.

Nerea Azurmendi

Bizitza
JaiotzaOlaberria, 1961 (62/63 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)Deia
Euskaltzaindia
Diario Vasco

Kazetari aldatu

1982an hasi zen Deia egunkarian. Kazetari moduan hainbat erakundetan lan egin du prentsa-bulegoko arduradun gisa, besteak beste hauetan: Donostiako Udalean, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluan eta Euskaltzaindian.

1999ko azaroan, Grupo Correok argitaratutako Zabalik asteroko euskarazko egunkariaren lehen zuzendari izendatu zuten.[1] Geroago Diario Vasco egunkarian erredaktorea izan da hainbat urtez.[2]

Literatur munduan saio zenbait egin ditu.[3]

Martin Ugalde, historia egin zuen kazetaria hitzaldia eman zuen Andoainen Martin Ugalderen mendeurrenenean.[4]

Egunkaria Sortzen taldeko kidea aldatu

1990ean Euskaldunon Egunkaria sortu ahal izateko, lehenago 1980ko hamarkadaren amaieran eta 1990ekoaren hasieran lan eskerga egin behar izan zuen Egunkaria Sortzen taldeak. Talde horretako kidea izan zen Nerea Azurmendi kazetaria, beste hainbat pertsona ezagunekin batera: Joan Mari Torrealdai, Josemi Zumalabe, Iñaki Uria, Martin Ugalde, Imanol Murua Uria, eta Txema Auzmendi. Eta ezina egina bihurtu zuten 1990eko abenduaren 6an Euskaldunon Egunkariaren lehen alea argitaratu zenean.[5][3]

Ohiko solaskide Euskadi irratian aldatu

Azurmendi ohiko solaskidea izaten da Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan.

Euskaltzaina aldatu

2021eko azaroan euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak.[6]

Idazlanak aldatu

  • Zubizarreta, Patxi. (D.L. 2019). Donostia. Editorea: Nerea Azurmendi. Marrazkiak Asisko + Dom. Elkar ISBN 978-84-9027-953-3[7][8]
  • Patricia Highsmith-en misoginia. Jakin 45. 1987[9]
  • Emakume idazleak euskal literaturan. Jakin 45. 1987[10]
  • Literatur Gazeta aldizkarian parte hartu zuen.

Liburuak aldatu

  • Gudari.(Nerea Azurmendi-Txalaparta, 2024) [11]

Sariak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Azurmendi Zabaleta, Nerea - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-14).
  2. (Gaztelaniaz) Azurmendi, Nerea. Nerea Azurmendi, redactora. Diario Vasco.
  3. a b Argia. (1989-02-28). «Nerea Azurmendi: 'Ez dago benetako borondaterik euskarazko egunkaria atera dadin» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-11-14).
  4. Iraola, Arantxa. ««Kazetari grinak» bultzatuta» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-14).
  5. Goikoetxea, Garikoitz. «Intelektual bat Euskal Herriari» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-02).
  6. Euskaltzaindiak 19 urgazle eta 26 ohorezko berri izendatu ditu
  7. Zubizarreta, Patxi. (D.L. 2019). Donostia. Elkar ISBN 978-84-9027-953-3. PMC 1254470369. (Noiz kontsultatua: 2021-11-14).
  8. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Nerea Azurmendi-(r)en liburuak. Biografia eta bibliografia» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-14).
  9. Azurmendi, Nerea. (1987). «Patricia Highsmith-en misoginia - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-14).
  10. Azurmendi, Nerea. (1987). «Emakume idazleak euskal literaturan - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-14).
  11. «Koherentziaren itzalean» Berria 2024-03-06 (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  12. http://www.argia.eus/fitx/bestelakoak/urtez-urte.pdf "Rikardo Arregi sariak urtez urte (4. orrian)"

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu