Neoespresionismoa 1960eko hamarkadaren amaieran sortu zen pintura eta eskultura modernistaren edo hasierako postmodernoaren estiloa da. Neoespresionistei Transavantgarde, Junge Wilde edo Die Neue Wilden deitzen zitzaien herrialdeen arabera ("Basati berriak"; "Fauves berriak" hobeto beteko luke terminoaren esanahia. Izena Wolfgang Becker Akisgraneko museoko zuzendariak sortu zuen neoespresionismo alemaniarraren buruan zeuden margolarien taldeari erreferentzia egiteko). Subjektibotasun bizia eta materialen manipulazio zakarra ditu ezaugarri mugimendu honek.[1] Neoespresionismo korronte horrek Espresionismo alemaniarraren eta Ipar Amerikako Espresionismo Abstraktuaren elementu formalak baliatzen ditu, sarritan eskala kolosalean egin ere. Pintzelkada nabarmentzen da, askotan keinu-itxurakoa eta zabala.[2] Mugimenduak iraupen laburra izan zuen.

Georg Baselitz sarritan mugimendu honen aita gisa aipatua izan da.
Salzburgo, Altstadt: "Sipario (per Salisburgo)", Mimmo Paladinoren eskultura.
Maria Lassnig: Autoerretratu adierazgarria, 1945.
Fred Macht zurezko eskultura baten aurrean.

Ezaugarriak

aldatu

1970eko hamarkadako arte kontzeptualaren eta arte minimoaren aurkako erreakzio gisa garatu zen neoespresionismoa. Neoespresionistak objektu ezagugarriak erretratatzera itzuli ziren, hala nola, giza gorputza (batzuetan modu abstraktuan bada ere), modu zakar eta bortizki emozionalki, askotan kolore biziak erabiliz.[3] Margolari espresionista alemaniarrengan inspiratu zen, hala nola, Emil Nolde, Max Beckmann, George Grosz, Ernst Ludwig Kirchner, James Ensor eta Edvard Munch.

Kritikaren iritzia

aldatu

Neoespresionismoa artearen merkatuan nagusitu zen 1980ko hamarkadaren erdialdera arte. Estiloa nazioartean sortu zen eta kritikari askok, hala nola, Achille Bonito Olivak eta Donald Kuspitek, Europako artearen autoadierazpenaren gai tradizionalen berpizte gisa ikusi zuten, Ameriketako Estatu Batuetako hainbat hamarkadetako nagusitasunaren ostean. Mugimenduaren balio sozial eta ekonomikoa eztabaida bizia izan zen. Arte Modernoaren historiaren ikuspuntutik, Robert Hughes arte-kritikariak pintura neoespresionista atzerakoi gisa baztertu zuen, irudimen erradikalaren porrot gisa eta arte-merkatuarekiko kapitulazio penagarri gisa.

Benjamin Buchloh, Hal Foster, Craig Owens eta Mira Schor bezalako kritikariek oso kritikoak izan ziren oso azkar hedatzen ari zen arte-merkatuan estilo honekin. Nolabait, pintura horiek feminismoaren aurkako erreakzioa, intelektualismoaren aurkakoa eta gai mitikoetara itzultzearekin lotu zuten eta, horren arabera, zaharkitutzat jo zuten.[4] Emakumeak nabarmen baztertuak izan ziren mugimenduan,[5] eta Elizabeth Murray eta Maria Lassnig bezalako margolariak baztertu egin zituzten askotan erakusketa nagusietatik. Horrela, Londresen, 1981eko New Spirit in Painting erakusketan, 38 gizonezko margolari bildu zituen eta ezta emakume bat ere ez.[6]

Neoespresionismoa munduan

aldatu

Jarraian munduko leku desberdinetako artista neoespresionitask biltzen ditugu:

Australia

aldatu

Austria

aldatu

Brasil

aldatu

Danimarka

aldatu

Frantzia

aldatu

Alemania

aldatu

Italia

aldatu

Mexiko

aldatu

Polonia

aldatu

Hego Afrika

aldatu

Espainia

aldatu

Suedia

aldatu

Suitza

aldatu

Ukraina

aldatu

Erresuma Batua

aldatu

Ameriketako Estatu Batuak

aldatu

Puerto Rico

aldatu

Euskal Herria

aldatu

Euskal neoespresionismoaz gehiago

aldatu

1950 eta 1960ko hamarkadetako euskal artea abangoardia gisa ulertzen zen mugimenduetan murgilduta egon zen (informalismoa edo arte abstraktua lantzen), baina 1970ekoan berrikuntza gertatu zen, pintura figuratibora itzultze bat, poparen eta figurazio berriarekin lehenbizi, eta 1980ko hamarkadan jada neoespresionismoaren joerekin[8]. 1970 eta 1980 aldaketa horietan protagonismoa izan zuten Nagel eta beste batzuek[9].

1998an erakusketa egin zen Bilbon (Vanguardia galerian), De Kooning & euskal neoespresionismoa izenburuarekin. Euskal artista hauen lanak ikusi ziren bertan: Iñaki de la Fuente, Juan Luis Goenaga, Txupi Sanz, Jose Antonio Sistiaga eta Jose Luis Zumeta. Haien ondan, Willem De Kooning margolari nagusiki abstraktuaren izena ez zegoen lekuz kanpo, Petra Perez galerista antolatzailearen iritziz, zeren De Kooningek "abstraktuaren aldeko apustua egin zuen, baina errealitatearen errepresentazioa zena"[10].

Erreferentziak

aldatu
  1. Chilvers, Ian and John Glaves-Smith. A Dictionary of Modern and Contemporary Art. Oxford University Press (2009), 503 or.
  2. https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/ba-al-zenekien/esperimentazioa
  3. Graham Thompson,American Culture in the 1980s, Edinburgh University Press, 2007, 73 or.
  4. Peio Agirre: Laurogeiko hamarkada alditan sailkatzen. (Subjektu desiratzaileak), Bilbo: Arte Ederren Museoa, 2018, 4.or. [1]
  5. Cohen, Alina (2019-03-01). "The Bad Boy Artists of the 1980s Owe a Debt to Their Feminist Predecessors". Artsy. [2]
  6. "A New Spirit of Painting makes a comeback (with one woman artist this time)". www.theartnewspaper.com.[3]
  7. https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/pdfa/?data=1998-03-11&orria=031&zenb=MjRITStOYTJsMHU0ZjI4SUxJSlRndz09
  8. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
  9. «Nagel Tejada, Andrés - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
  10. Arregi, Montse. (1998-03-11). De Kooning, De la Fuente, Goenaga, Sanz, Sistiaga eta Zumetaren lanak aurrez aurre. Euskaldunon Egunkaria, 31 or. (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu