Susana Talayero

euskal artista

Susana Talayero Sebastián (Bilbo, 1961), abangoardia plastiko garaikideko artista da. Bere unibertsoan loreak, aurpegiak, animaliak, zeinuak eta kolore-orbanak dira nagusi. Askotariko teknikekin lan egiten du, grafismotik hasi eta enkaustikaraino, eta horiekin egiten ditu pinturak eta marrazkiak euskarri konbentzionaletan, hala nola paperean edo mihisean, baina baita albumetan, liburuxketan edo baldosetan ere, bere asmo adierazkorrekin bat datozenak.[1]

Susana Talayero
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1961 (62/63 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
(1980 - 1985) lizentzia : Arte Ederren gradu
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Youtube: UCxHE3TGwiowZLKOBDZiLxmw Vimeo: user18271825 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (1980-1985), eta Erroman ekin zion bere ibilbide artistikoari; han bizi izan zen 1986 eta 1995. urteen artean. Talayeroren obra transabangoardiari eta informalismoari lotuta dago, eta joera horietatik sortzen dira egilearen poetika sortzailea eta teknika, euskarri eta material artistiko mota guztiekin esperimentatzeko nahia. Talayerok pinturaren, marrazkiaren eta bideoaren esparruetan egin izan du lan, eta, bere obran, forma organikoekiko interesa antzematen da. Hain zuzen ere, forma horien bitartez, indar espresibo handiko mundu propioa osatzen du.[2]

Niretzat estudioa toki ireki, irazkor eta porotsua da. Barruaren eta kanpoaren artean dago, baina, aldi berean, leku intimoa eta pertsonala da.[3]

Talayero Erroman bizi izanak aztarna iraunkorra utzi du bere sorkuntza-lanetan: Europako keinuzko informalismoa, Estatu Batuetako espresionismo abstraktua, Alemaniako neoespresionismoa eta arte pobrearen instalazioak, Italiako errealismo berriak eta transabangoardiak.[4]

2016an Bilboko Arte Ederren Museoak atzera begirakoa eskaini zion, ordurarte halakorik egin zuen lehen emakumea eta artistarik gazteena bihurtu zelarik.[3] Talayerok museoarekin duen harremana artearen alderdi pedagogikoarekiko eta terapeutikoarekiko duen interesean oinarritutako beste proiektu batzuetan ere adierazten da. 2011. eta 2013. urteen bitartean, Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak programaren barruan familientzako Ezohiko Ibilbideak izenekoa basogintzako ingeniari Claudia Maldonadorekin batera Talayerok berak diseinatutako eta egindako hezkuntza-materialean oinarritu zen. [4] 2000. urtetik aurrera ere bideogintzan lan egiten du noizbehinka. L 'occasione proiektuaren egileetako bat da, 2011tik Bilbon elkarlanean antolatzen den topaketa publikoen ekimena.[5]

Feministaldian parte hartu du (2009, 2020).[6][7][8]

Sariak aldatu

  • 2023ko urrian Gure Artea saria jaso zuen, ia 40 urteko ibilbide artistikoagatik.[9]

Erakusketak aldatu

  • 202an Scriptbarik . Azkuna zentroa (Bilbo)[10]
  • 2019an El oscuro en su interior. CarrerasMugica (Bilbo)[11]
  • 2018an Relatos de entrenamiento. CAB - Centro de Arte Caja de Burgos.[12]
  • 2017an Una certa organizzazione delle cose AOCF58 Galleria Bruno Lisi (Erroma)[13]
  • 2016an Susana Talayero, Kronika geldiezina (1987-2016) Bilboko Arte Ederren Museoan.[4]
  • 2014ean Cabezonas, CarrerasMugica (Bilbo).[14]
  • 2013an Reponer la mesa (procesos gráficos), La Taller (Bilbo)[15]
  • 2012an Si vola Bilboko Arte Ederren Museoa.[16]
  • 2009an Lo que nos hace, CarrerasMugica (Bilbo). [17]
  • 2009an Desvíos y otras fabulaciones. Centro de Arte Contemporáneo. Fundación Antonio Pérez (Cuenca).[18]
  • 2007an Caída Libre, CarrerasMugica (Bilbo). [19]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Garayoa, Begoña. (2016-05-18). «Los seres de Susana Talayero» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  2. (Gaztelaniaz) «Susana Talayero. Crónica inquieta (1987-2016) | Erakusketa katalogoak | Museo de Bellas Artes de Bilbao» Arte Ederren museoa. Denda katalogoa. (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  3. a b «"Artista ez da ateraldiak otutzen zaizkion pertsona bat"» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  4. a b c (Gaztelaniaz) «Susana Talayero, Kronika geldiezina (1987-2016) | | Museo de Bellas Artes de Bilbao» Tienda del Museo de Bellas Artes de Bilbao (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  5. SUSANA TALAYERO | BilbaoArte. (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  6. (Gaztelaniaz) MAV. «COMUNICADOS / FEMINISTALDIA 09» MAV (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  7. «Directamente al centro de las posibilidades | Periódico Diagonal» www.diagonalperiodico.net (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  8. (Gaztelaniaz) Feministaldia. (2019-12-05). «Gonbidatuak / Invitadxs» FEMINISTALDIA 2020 (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  9. Mallona, Olatz Enzunza. (2023-10-04). ««Etengabeko prozesu baten emaitza da gure lana»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  10. «Amparo Badiola, Gema Intxausti & Susana Talayero. Scriptbarik» www.azkunazentroa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).[Betiko hautsitako esteka]
  11. (Ingelesez) «El oscuro en su interior. Susana Talayero | Susana Talayero - CarrerasMugica» carrerasmugica.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  12. (Ingelesez) «Relatos de entrenamiento. Susana Talayero | Susana Talayero - CarrerasMugica» carrerasmugica.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  13. (Ingelesez) «Una certa organizzazione delle cose. Susana Talayero | Susana Talayero - CarrerasMugica» carrerasmugica.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  14. (Ingelesez) «Cabezonas. Susana Talayero | Susana Talayero - CarrerasMugica» carrerasmugica.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  15. (Ingelesez) «Reponer la mesas (Procesos gráficos) Susana Talayero | Susana Talayero - CarrerasMugica» carrerasmugica.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  16. (Ingelesez) «Si vola. Susana Talayero | Susana Talayero - CarrerasMugica» carrerasmugica.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  17. (Ingelesez) «Lo que nos hace. Susana Talayero | Susana Talayero - CarrerasMugica» carrerasmugica.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  18. (Ingelesez) «Desvíos y otras planificaciones. Susana Talayero | Susana Talayero - CarrerasMugica» carrerasmugica.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  19. (Ingelesez) «Caída libre. Susana Talayero | Susana Talayero - CarrerasMugica» carrerasmugica.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).

Kanpo estekak aldatu