Ireki menu nagusia

Miquel Barceló (Felanitx, Mallorca, 1957ko urtarrilaren 8a) espainiar margolaria da.

Miquel Barceló
20110227miquel2.jpg
Bizitza
Jaiotza Felanitx1957ko urtarrilaren  8a (62 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak katalana
gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak margolaria, eskultorea eta zeramikaria
Lan nabarmenak Q2997930 Itzuli
Q3532359 Itzuli
Q3538516 Itzuli
Gran Elefant dret Itzuli
Jasotako sariak

Palmako Dekorazio Arteetako Eskolan eta Bartzelonako Arte Ederretako Eskolan ikasi zuen. Gero, Taller Lunatic arte kontzeptualeko taldean sartu zen, Mallorcan. 1976an, haren margolanak bakarrik biltzen zituen lehen erakusketa antolatu zen, Palmako Arte Museoan. 1981ean Sao Pauloko bi urtez behingo erakusketan parte hartu zuen, 1982an Kasselgo Dokumenta erakusketan, eta 1985ean Parisko bi urtez behingo erakusketan Espainia ordezkatzeko aukeratu zuten. Harrezkero, Europako eta Estatu Batuetako museo eta galeria nagusiek erosten dituzte Barcelóren koadroak. Erakusketa ugari egin ditu, batzuk oso areto ospetsuetan, hala nola Parisko Lambert galerian eta New Yorkeko Leo Casteli galerian. 1986an Bartzelonako Loreen Azokako kupula dekoratu zuen, Udalak eskaturik. 1986an Arte Plastikoen Sari Nazionala eman zion Espainiako Kultura-ministerioak. Operako eszenografia lanetan ere aritua da (besteak beste, Manuel de Fallaren El retrablo de Maese Pedrorako, Parisko Opera Komikoaren Antzokian). Lehorreko natura zein itsasokoa da Barcelóren obretako gai nagusia. 2003. urtean, Principe de Asturias de las Artes saria irabazi zuen. Margo-geruza lodiz egiten ditu bere margolanak, erliebe efektuak lortzeko. Gaur egun, espainiar margolaririk kotizatuenetariko bat da.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miquel Barceló