Julian Schnabel

margolari eta zinemagile amerikarra

Julian Schnabel (Brooklyn, New York, 1951ko urriaren 26a - ) Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendari eta margolaria da.

Julian Schnabel

Bizitza
JaiotzaNew York1951ko urriaren 26a (72 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Houston (en) Itzuli
Saint Joseph Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, margolaria, argazkilaria, marrazkilaria, errealizadorea, artista bisuala, grabatzailea, eskultorea eta arkitektura proiektuen marrazkilaria
Lantokia(k)Donostia eta New York
Lan nabarmenak
KidetzaRoyal Academy of Arts
MugimenduaNeoespresionismoa
Genero artistikoaarte abstraktua
Arte figuratiboa
erretratua

julianschnabel.com
IMDB: nm0773603 Allocine: 22900 Allmovie: p214355
Musicbrainz: b1f73e44-0182-4b62-a8af-48d27c611c1d Discogs: 331144 Edit the value on Wikidata

New Image edo Nazioarteko transabangoardia delakoaren ordezkari nagusietako bat da. Margolari moduan Bad Painting izeneko mugimenduan kokatu dute Schnabel.

Biografia aldatu

1965ean familiarekin Brownsvillera (Texas) joan zen bizitzera. Houstoneko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta 1972an, New Yorkeko Whitney museoaren Azterketa Independenteen Programan parte hartu zuen. 1976an, Texasen, bere lehen erakusketa egin zuen, Houstoneko Gaur Egungo Artearen museoan. Aurrerago bi bidaia egin zituen Europara. Bartzelonan, Gaudiren mosaiko arkitektura interesatu zitzaion bereziki. 1979an New Yorkeko Mary Boone galerian egin zuen erakusketan Plate Paintings aurkeztu zuen, orez betetako oihalak eta orean plater hautsiak sartuak. Arrakasta handia lortu zuen eta oso artista ezaguna egin zen. 1981ean beste erakusketa bat egin zuen Mary Boone eta Leo Castelli galerietan. Hurrengo urtean neoespresionistatzat hartu zuten, europar margolariekin batera.

 
Rula Jebreal, Julian Schnabel eta Frieda Pinto zinema jaialdi batean.

1983an eskultura egiten hasi zen, brontzezko pieza handiak: Tomb Panels (1989), Joseph Beuysen omenezkoa. Margolari gisa, material berriek eskaintzen zizkioten aukerak aztertzen jarraitu zuen. 1986tik aurrera hitzak tartekatu zituen bere ikonografian, eta literatura eta erlijio erreferentziak erabili zituen Recognitions sailean (1978-1988). Schnabelen lanaren ezaugarri guztiak biltzen dituen obra nagusietako bat King of the Wood (1984) da; plater hautsien sailekoa da, eta gai mitiko eta erlijioso bat adierazten du. Bere koadroek arkeologia indusketak gogorazten dituzte, eta hildakoak oroitarazten dituzten ustel itxurako koloreez margotuta daude, 60ko hamarraldiko koadro koloretsuei kontrajarri nahiz bezala. Schnabelen lanean era askotako eraginak antzematen dira, Pollock eta Beuysena batez ere. Koadro handiak dira, eta tonua, oro har, erromantikoa da, bortxazkoa, niaren eta historiaren, eta bizitzaren eta heriotzaren arteko harreman pitzatuen halako adierazpen bat. Erabiltzen duen ikonografia greziar eta erromatar tradizioko, egungo kulturako eta judu eta kristau erlijioko sinboloez betea dago.

Bere bigarren emaztea Olatz Lopez Garmendia euskalduna da. Garmendia Before Night Falls eta Le Scaphandre et le Papillon filmetan agertutakoa da.

Filmografia aldatu

Erreferentziak aldatu