Berlingo Egiptoar Museoa

Berlingo Egiptoko Museoa (alemanez: Ägyptisches Museum und Papyrussammlung) munduko Antzinako Egiptoko objektuen bilduma garrantzitsuenetako erakusten du, tartean Nefertitiren bustoa, pieza benetan enblematikoa. 1828an sortua, 1855. urteaz geroztik, bilduma Berlingo Museoen Uharteko Neues museoko partea da. 2009an, berritu ondoren, publikoari ireki zen berriro ere.[1]

Berlingo Egiptoar Museoa
Ägyptisches Museum Berlin
Staatliche Museen zu Berlin
Neues Museum
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Seat of government Berlin
Borough of BerlinBerlin-Mitte
Koordenatuak52°31′13″N 13°23′52″E / 52.5202°N 13.3977°E / 52.5202; 13.3977
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1828
ZuzendariaFriederike Seyfried
Dietrich Wildung
Karl-Heinz Priese
Jürgen Settgast (en) Itzuli
Werner Kaiser (en) Itzuli
Wolfgang Müller
Adolf Greifenhagen (en) Itzuli
Siegfried Morenz
Rudolf Anthes
Günther Roeder
Rudolf Anthes
Heinrich Schäfer (en) Itzuli
Adolf Erman
Karl Richard Lepsius (en) Itzuli
Giuseppe Passalacqua
Webgune ofiziala

Bilduma aldatu

Oso bilduma zabala da: K.a. 4000. urtetik (aro predinastikoa) erromatarren agintaldira arteko objektuak biltzen baititu. Dena dela, gehienak Akenatonen garaikoak dira (K. a. 1340 inguruan). Erakusgai dagoen piezarik ospetsuena Nefertiti erreginaren bikain kontserbatutako eta kolore biziko bustoa da.[1] Bilduma 2005ean Charlottenburgetik Altes Museumera aldatu zen eta Berlingo Museoen Uhartean berreraiki berri zuten Neues Museum-en kokatu zen 2009ko urrian.

Historia aldatu

Museoa XVIII. mendean sortu zen Prusiako Hohenzollern errege-erreginen arte bildumatik. Alexander von Humboldtek Egiptoko atal bat sortzea gomendatu zuen eta lehen objektuak 1828an, Frederiko-Gilen III.a Prusiakoaren agindupean, Berlinera ekarri zituzten. Hasieran Monbijou jauregian kokatuta zen, Giuseppe Passalacqua (1797-1865) merkatari triestearrak zuzentzen zuen saila; haren bilduma zabalak beste honen oinarria izan ziren. Karl Richard Lepsius buru zuen Prusiako espedizioak, bestetik, Egipton eta Nubian, 1842–1845 bitartean, pieza osagarriak eraman zituen Berlinera.

1850ean, bildumak Neues museoko gaur egungo etxera aldatu ziren, Friedrich August Stülerrek diseinatutako planoen arabera eraikita. Ludwig Borchardtek Amarnan egindako indusketetan aurkitutako Nefertiti bustoa Henri James Simon enpresariak 1920an eman zion museoari; museoaren arte-lan ezagunena bihurtu zen laster. Bigarren Mundu Gerran Neues museoa bonbardaketek kaltetu zuten. Ondoren, Alemaniaren zatiketarekin, bilduma ere bi aldetan banatu zen. Berlin ekialdearen eta mendebaldekoaren artean banatu ziren. Bildumaren zati nagusia Ekialdeko Berlinen geratu zen eta Bode museoan erakutsi zen. Mendebaldeko Alemaniara ebakuatutako objektuak, Nefertitiren bustoa barne, Mendebaldeko Berlinera eraman ziren. 1967tik 2005era, artikulu horiek Charlottenburg jauregiaren aurrean kokatu ziren. Bilduma osoa, Alemania berriro elkartu ondoren, bildu zen eta Museo Uhartera eraman zuten.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu