Muxar

Karraskarien ordenako zenbait ugaztunez esaten da. Mutur estua, belarri handi, biribil eta ilegabeak, aurreko hanka laburrak eta antzeko hanka garatuak dituzte.
Muxar (ugaztuna)» orritik birbideratua)

Muxarrak Gliridae familiako karraskari eskiuromorfoak dira, Europan, Afrikan eta Asian bizi direnak. Horietatik bi bizi dira Euskal Herrian, soro-muxarra eta muxar grisa.

Muxar
Eozeno goiztiar-gaur egun
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea

Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea


Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaRodentia
Familia Gliridae
(Muirhead in Brewster, 1819)

18 zentimetro inguru luze izaten du gorputza, 13 zentimetrokoa eta oso iletsua isatsa. Ile trinko leuna du, gaztaina-kolorekoa bizkarrean, eta zuria papar-sabeletan. Pagadietan eta hariztietan ibiltzen da, zuhaitzen gainean gehienetan, pago- eta haritz-ezkurrak eta hurrak janez, baina fruituak, txori-arrautzak eta txori txikiak ere. Nahiko azkar ugaltzen da; 6 ume izan ditzake aldiko. Negua lozorroan igarotzen du.

Europako erdialdean, hegoaldean eta mendebaldean bizi da, eta, Asian, Turkestanen eta Iranen.

Sailkapena aldatu

Erreferentziak aldatu