Mureș[1] (errumanieraz Mureș, ˈmureʃ ahoskatua; hungarieraz: Maros, ’maros ahoskatua; latinez: Marisus; serbieraz: Moriš, Мориш; alemanez: Mieresch, Marosch edo Muresch) ekialdeko Europako ibaia da, Danubioren arrokoa. 761 km luze da eta 28.310 km²ko ibai-arroa hartzen du.

Mureș
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera803 km
Geografia
Map
Koordenatuak46°37′17″N 25°42′57″E / 46.6213°N 25.7159°E / 46.6213; 25.7159
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera30.000 km²
Arro hidrografikoaDanube basin (en) Itzuli
Ur-emaria155 m³/s
Bokalea
()
Tisa

Geografia aldatu

Ekialdeko Karpatoetan sortzen da, Errumanian, eta Tisza ibaian isurtzen du ura, Szegedetik gertu, Transilvaniatik igaro eta Hungarian sartu ondoren[2]. Ibaiadar nagusiak Luț, Lechința, Pârâul de Câmpie, Arieș, Gurghiu, Niraj eta Târnava dira.

Hidrometria aldatu

Mureșen emaria 1877-1988 bitartean neurtua izan da Araden (Errumania)[3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 27.061 km² ditu, arro osoaren % 95. Urteko batez besteko emaria 169 m³ segundoko da. Emari handiena maiatzean du (303 m³/s), eta txikiena irailean (88,8 m³/s).

Mureșen batez besteko emariak (/s), Araden neurtuak
Datuak: 1877 eta 1988 artean

Erreferentziak aldatu

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2013-07-06).
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Mures at Arad. webworld.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2015-12-13).

Kanpo estekak aldatu