Arad Errumania mendebaldeko hiri bat da, Arad barrutiko hiriburua, Transilvania eskualdean. Bukarest hiriburutik 563 km-ra dago trenbidez; Hungariako Budapest hiriburutik, 265 km-ra; eta Austriako Viena hiriburutik, 506 km-ra. Mureş ibaiaren eskuineko ertzean dago.

Arad
Arad
Arad
Arad
municipality of Romania (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Errumania
JudețArad konderria
AlkateaLaurențiu Bibarț (en) Itzuli
Izen ofizialaArad
Jatorrizko izenaArad
Arad
Arad
Posta kodea310001–310508
HerriburuaArad (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak46°10′00″N 21°19′00″E / 46.1667°N 21.3167°E / 46.1667; 21.3167
Map
Azalera116,5 km²
Altuera117 m
Demografia
Biztanleria145.078 (2021eko abenduaren 1a)
−13.996 (2011)
Dentsitatea1.245 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia56
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakPécs, Atlit (en) Itzuli, Fushun, Gyula (en) Itzuli, Hódmezővásárhely (en) Itzuli, Givatayim (en) Itzuli eta Zrenjanin (en) Itzuli
MatrikulaAR
primariaarad.ro

Hiriak erdigunea dauka, eta bost aldiri (bata ibaiaren beste aldean, Aradu Nou edo (Arad Berria). Egituraz eta eraikuntzaz hiri modernoa da, arkitektura-eraikin ederrekin, bai publikoak bai pribatuak. Besteak beste, katedrala dago, ortodoxoen apezpiku-hiria da seminario eta guzti; irakasle-eskola bi daude, eta musika-kontserbatorioa ere bai.

Arad, Austria-Hungariako Inperioaren hasieratik (1000. urtea) harik eta Lehen Mundu Gerraren amaieran 1919. urtean banatu zen arte, Inperioko hiria izan zen. Izan ere, Arad zegoen eskualdea eta Transilvania osoa Errumanian sartu zen orduan.

Biztanleria

aldatu

2011. urteko erroldaren arabera, Araden 147.992 biztanle zeuden. Jatorriaren arabera, honela banatzen dira:

  • Errumaniarrak: 126.075 (%85,19)
  • Hungariarrak: 15.695 (%10,06)
  • Ijitoak: 2.535 (%1,71)
  • Alemanak: 1.256 (%0,84)
  • Beste jatorriren batekoak: 2.116 (%1,22)

Erlijio nagusia ortodoxoa da (%72,7), katolikoak (%12,1) eta beste batzuk ere badaude.

      Datu klimatikoak (Arad)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18 18 26 28 32 34 38 37 36 30 21 17 38
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1 4 16 21 23 25 30 28 24 17 9 5 15
Batez besteko tenperatura (ºC) -1 1 6 10 16 18 20 20 17 11 5 0 23
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3 -2 1 7 13 15 16 14 11 6 0 -2 6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -25 -21 -15 -7 -1 2 5 4 0 -11 -12 -17 -25
Pilatutako prezipitazioa (mm) 22.8 18.9 22.7 41.5 39.4 63.2 44.9 39.7 40.0 28.2 29.6 31.3 422.2
Euri egunak (≥ 1 mm) 11 11 11 10 12 11 9 8 7 9 12 12 123
Eguzki orduak 62 84 124 150 248 270 279 279 210 155 60 62 1983
Iturria: Weatherbase[1] MSN Weather[2] BBC Weather [3]

Aipagarriak

aldatu
  • San Joan katedral ortodoxoa (1862-1865), estilo barrokokoa.
  • Katedral Katolikoa (1902-1904), estilo errenazentistakoa
  • Udaletxea (1872-1874), 54 metro alturako dorrearekin
  • Palatul Cultural edo Kultura Jauregia (1911-1913): besteak beste, museoaren eta Estatuko Filarmonikaren egoitza da
  • Eliza Ebanjeliko Luteranoa edo eliza gorria (1906), estilo neogotikokoa
  • Cetatea Aradului zitadela (1762-1783)

Senidetutako hiriak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu