Lorrenako Gudua (1914ko abuztua) Lehenengo Mundu Gerrako guda bat izan zen. Liskarraren hasieran Alemaniarrek Schlieffen Plana erabili zuten Frantzian sartzeko, Frantziarrak ez ziren gai izan alemaniar armada geldiarazteko. Honi aurre egiteko frantziar armadak XVII Plana erabili zuen, Alsazia-Lorrenatik Alemania barnerantz sartzeko.

Lorrenako gudua
Lehen Mundu Gerra
Mendebaldeko frontea
Data1914ko abuztuaren 14a-1914ko abuztuaren 25a
LekuaLorrena
Koordenatuak48°48′N 6°43′E / 48.8°N 6.72°E / 48.8; 6.72
EmaitzaAlemaniar garaipena
Gudulariak
 Alemania  Frantzia
Buruzagiak
Alemania Konrad Krafft von Dellmensingen
Alemania Ruperto Bavariakoa
Alemania Josias von Heeringen
Frantzia Auguste Dubail
Frantzia Noël de Castelnau
Frantzia Ferdinand Foch
Indarra
6. Armada
7. Armada
1. Armada
2. Armada
Galerak
66.500 Ezezagunak

Frantziar ofentsiba aldatu

Frantziar gudu garrantzitsuena mendebaldean Lorrenakoa izan zen, abuztuaren 14an hasia. Frantziarrak Mulhousen sartuta zeuden abuztuaren 8tik, geroago atzean utziko zutena. Auguste Dubailen I. armadaren helburua Saarburgerantz aurreratzea zen, bitartean, Edouard Noël de Castelnauren II. armada Morhangerantz abiatu zen. Abuztuaren 17an Foch jeneralaren XX. Armadaren gorputza Château-Salins hiria hartu zuen, Morhangetik hurbil. Saarburg 18an okupatu zuten. Alemaniar armada egun hauetan lurra utzi zien Frantziarrei baina Rupprecht Bavariakoa printzearen VI eta VII armadak kontraeraso bat hasi zuten. Abuztuaren 20an alemaniarrek, metrailadore eta artilleriarekin hornituta Frantziar infanteria sarraskitu zuen.[1]

Alemaniar kontraerasoa aldatu

Rupprecht printzea bere nagusiei kontraeraso bat hasten uztea eskatu zuen. Abuztuaren 20an hasi zuen ofentsiba eta Noël de Castelnau jeneralak Morhangetik erretiratu zen (Morhangeko gudua). Hau ikustean Auguste Dubail jeneralak Saarburg uztea agindu zuen (Saarburgeko gudua); Frantziarrek 150 kanoi galdu zituzten, baita 20.000 soldadu alemaniarrak preso hartu zituztenak. Alemaniarrak ez ziren mugan gelditu, Nancy hiria hartu nahi zuten baina Ferdinand Fochen armada ondo defendatu zuen hiria. Hegoalderantz, Frantziarrak Mulhouse hartu zuten berriro.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Tuchman, Barbara W.; Massie, Robert K.. (2004). The guns of August. Ballantine Books , Presidio Pr ISBN 978-0-345-47609-8. (Noiz kontsultatua: 2023-07-29).

Kanpo estekak aldatu