Greziar mitologian, Minotauroa[1] (antzinako grezieraz: Μῑνώταυρος miːnɔ̌ːtau̯ros ahoskatua, latinez: Minotaurus, etruskoz: Θevrumineś) izaki izugarri bat zen, zezen burua eta giza gorputza zituena eta giza haragia jaten zuena. Kretan jaio zen, Minos erregearen emazte Pasifaeren semea zen. Minos erregea beti harrotzen zuen jainkoen mesedea edukitzearekin eta, frogatzeko, otoitz egin zuen ea jainko batek opari bat eman zion. Poseidonek, ozeano eta itsasoetako jainkoak, entzun zuen, eta itsasotik zezen zuri polit bat atera zuen. Poseidonek zezena Minosek sakrifikatzeko oparitu zion hari, baina Minosek ez zuen hain animalia baliotsua hil nahi. Poseidon Afroditaren laguntzaren bila joan zen eta Afroditak -bere estiloan- Pasifae piztiaz maiteminduarazi zuen. Pasifaek ezin zuenez bere nahia bete, Dedalo arkitektoa eta bere semea Ikarorengana joan zen laguntza bila. Dedalo eta Ikarok egurrezko zezen bat sortu zuten eta benetako behi-larrua zezenean ipini zuten. Dedalo eta Ikarok Pasifae egurrezko behiaren barruan sartu zuten eta zezena zegoen belardira eraman zuten Pasifae eta zezenarekin sexu-harremanak izan zituen.

Minotauro
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BizitokiaKretako labirintoa
BaliokideakAsterion (en) Itzuli
Familia
AitaKretako zezena
AmaPasifae

Pasifae haurdun geratu zen, baina Minos ez zen gertatutakoaz ohartu Minotauroa jaio zen arte. Minosek, haserre, Dedalo eta Ikaro kartzelatu zituen. Pasifaeri, ordea, ez zion ezer egin izugarri maite zuelako. Pasifae Minotauroaren kargu egin zen hau txikia zen bitartean, baina, handiago egiten zen heinean, Minotauroa zaintzea arriskutsuagoa bilakatzen zen eta Pasifaek ezin izan zuen gehiago zaindu. Minotauroa bakarrik geratu zen eta, janaria behar zuenez, pertsonak jatea erabaki zuen. Minosek, horri ekidin nahian, Orakuluarengana joan zen. Orakuluaren aholkua labirinto bat egitea izan zen eta, Minosen aginduz, Dedalo izeneko arkitektoak Kretako labirinto famatua eraiki zuen, Minotauroa bertan itxita uzteko. Aldian behin, Minosen aginduz Atenasek 7 neska eta 7 mutil eman behar zituen tributu moduan Minotauroari jaten emateko; 14 gazteak labirintoan uzten zituzten, bertan galdu eta munstroarekin topatzeko.

Ohitura basati horrekin amaitzeko, Teseo heroiak bere burua aurkeztu zuen sakrifiziorako. Teseok bere aitari hitzeman zion bezala, Minotauroak bera hiltzea lortzen bazuen, bueltatuko zen itsasontziaren belak beltzak izango ziren, baina, Minotauroa hil egiten bazuen, belak zuriak izango ziren. Kretara heldu zenean, Ariadna, Minos eta Pasifaeren alaba, harekin maitemindu zen eta plan bat asmatu zuen Teseo labirintoan ez galtzeko: Teseo hari luze baten muturrari helduta sartu zen labirintoan eta Ariadna kanpoan geratu zen beste muturrari helduta. Teseok Minotauroa aurkitu zuen eta hiltzea lortu zuen eta, Ariadnaren hariari esker, irteera aurkitu ahal izan zuen.

Teseo Ariadnarekin joan zen Kretatik, baina Ariadna bakarrik izan berarekin eraman zuena; Fedra ere berarekin joan zen, berarengan maiteminduta zegoena hau ere. Orduan, Ariadna Naxos uhartean utzi eta Fedrarekin joan zen Atenasera, han ezkontzeko asmoz. Tamalez, Teseori bela zuriak ipintzea ahaztu zitzaion eta bela beltzak ipinita utzi zituen. Bere aitak, Egeok, urrunetik ikusi zituen bela beltz gogaikarriak eta bere buruaz beste egin zuen bere jauregiko dorre altuenetik bere burua botaz. Gaur egun, Grezia inguratzen duen itsasoari Egeo deitzen zaio errege zaharraren omenez.

Erreferentziak

aldatu


Kanpo estekak

aldatu